Kontzeptua

Artearen Historia. Eklektizismoa

Burdina eta porlana bezalako material berrien erabilera, arkitekturaren esparruan benetako iraultza baten ataria izan zen; izatez, material berri horien erabilerak eraikitzeko modua antzaldatu eta baldintzatu bakarrik ez ezik, estetika ere aldatu egin zuen, formen diseinuan soiltasunaren eta marra zuzenen aldeko apustua egitea ekarriz. Hala ere, euskal industriagintzak bere ekonomia garapena burdinean oinarritu zuen arren, garai horretakoak diren burdinez edota beste material eraberritzaile batzuetan egindako eraikin gutxi zaintzen ditugu.

Arte

Adibiderik esanguratsuena Alberto Palaciok egindako Portugaleteko zubi transbordatzailea da, munduko lehen zubi zintzilikatua. Gipuzkoan, Alexander Lavalley ingeniari frantziarrak egindako Ormaiztegiko zubia aipatzekoa da eta Leteourneur eta Eiffel ingeniari bulego frantziarraren Donostiako Iparraldeko tren geltokia. Oinarrietan porlana erabili izanagatik eta burdinazko teilatuarengatik garai honetako beste eraikin aipagarrietariko bat Javier Aguirreren Gasteizko azoka izan zen. Porlanean, Gorlizko Erietxeaz gain, Federico Ugaldek Bilbon egin zuen La Ceres irin-ola ere aipatu beharra dago.