Sendagileak

Arruti Zabala, Francisco Eugenio de

1785ean Errezilen (Gipuzkoa) jaiotako medikua. Donostian hil zen 1854an.

Valladolideko eta Zaragozako unibertsitateetan egin zituen Medikuntza ikasketak, eta Madrilen graduatu zen. Madrilen Severo Lopez Neire izan zuen irakasle. Militarren medikua izan zen, baina berehala medikuntza zibilaren bidea hartu zuen; hala, lehenik eta behin Aian aritu zen lanean (1802), ondoren Zarautzera jo zuen (1810) eta azkenik Donostian aritu zen (1821az geroztik).

Sukar horiari buruzko tratatu bat argitaratu zuen 1824an Pasaian (Gipuzkoa).

"Real Academia Medica Matritense" delakoan bazkide korrespontsal izan zen (1824-1837). 1843an Gipuzkoako Medikuntza-zientzien institutua sortu zuen eta bertako presidente izateko aukeratu zuten. "Txosten" ugari kaleratu zituen: San Telmoko Ospitale Militarrari buruzkoa (1821), 1822an Antiguo auzoan izandako aldizkako sukar-izurriteari buruzkoa eta Pasaiako sukar horiaren izurritearen garaian Donostiaren osasun egoerari buruzko beste bat (1824); horrez gain, Ospitale Militarrari buruzko irizpen bat (1824).

Bi urte geroago Descripción topográfico-médica de la ciudad de San Sebastián argitaratu zuen Cadizeko Medikuntzako Errege Akademiarentzat (faksimile edizioa, 1971). Geroago etorriko ziren Antiguoko auzoko "ihiei" buruzko txostena (1832), elikadura-produktuak erabiltzeko arauak (1932), San Antonio Abad Ospitalearen osasun egoerari buruzko txostena (1838) eta azkenik, 1840an Antiguo auzoari buruzko beste txosten bat.

1832tik 1843ra Osasun arloko ordezkariorde eta Osasun arloko Tokiko Batzordeko batzordekide izan zen. 1845ean Donostian jazotako sukar horiaren izurrite oldarraldi bat deskribatu zuen. "El Liberal Guipuzcoano" Donostiako egunkarian kolaboratu zuen.

  • EGAÑA SEGARRA, F. Médicos titulares donostiarras en la primera mitad del siglo XIX, tesia; Salamanca, 1985.
  • PLACER GALÁN, C. El ejercicio profesional de médicos y cirujanos en San Sebastián durante el siglo XIX, doktorego-tesia; Salamanca, 1990.
  • SÁNCHEZ GRANJEL, Luis. Una descripción de San Sebastián de 1926, Salamanca, 1971.
  • URQUÍA ECHAVE, José María in SÁNCHEZ GRANJEL, Luis (koordinatzailea). Diccionario histórico de Médicos vascos, Bilbo, 1993.