Eskultoreak

Arizmendi, Felipe

Gipuzkoako eskultorea. Donostian jaio zen 1669an. 1725eko abuztuaren 1ean hil zen.

Bere obrak errealistak dira izaeran eta xehetasunetan, eta nabarmentzekoak dira horien artean, hauek: Santa Maria parrokiarako Aste Santuko pasoak; San Luis, Frantziako erregea eta Santa Rosa, San Francisco elizarako; Nazareteko Jesus, Soraluzekorako, eta 1716an San Antonio Abad bat, Elgoibarko parrokiarako. Era berean, hainbat irudi zizelkatu zituen Bilboko (Santiago), Tolosako eta Pasaiako elizetarako.