Lexikoa

Arizkungo harpa

Inauterietarako hotsa ateratzen duten tresna bereziak prestatzen dira. Halako tramankulu bitxiak Arizkungo harpan erabiltzen dira, kantu eta dantzei laguntzeko, zarata ateratzeko eta txantxetarako. Makila luze batean, bi muturretan lotuta eta oso tenkaturik alanbre bat jartzen da. Behealdean, makilari josia, alanbre eta makila artean latazko bidoi bat. Bidoi honek aurrealdean zulo batzuk izaten ditu erresonantzi kaxa gisa funtziona dezan. Goiko makilaren puntan latazko puska batzuk ditu panderoen txindak moduan.