Merkatariak

Arin Lecuona, Eugenio Manuel

Joalea eta enpresaria, 1884an Oiartzunen , Gipuzkoan, jaioa. Montevideon hil zen 1949. Urtean.

Cecilio Arin Mancicidor eta Maria Luisa Lekuona Almadozen semea. Lehen mailako ikasketak bukatu ondoren guraso eta anaiekin Irunen kokatu zen.

Urtzaile eta mekaniko ofizioak ikasteko Beasainen kokatutako Eraikuntza Metalikoen Sozietatean sartu zen.

Soldadutzarako adinera iritsi zenean bere gurasoak Ameriketara bidali zuten; Burdeoseko kaian 1907an Buenos Airesera bidean (Argentina) ontziratu zen. Hala eta guztiz ere, ontziak Montevideoko (Uruguay) hirian egin zuen geldiunean Eugeniok hiri horretan bertan gelditzea erabakitzen du, Fonda de Otxoa izenekoan ostatua hartuz. 1908an Demetria Aristizabal Etxeberria bere emaztea Montevideora heltzen da Manuel Martin bere semearekin batera.

Baraibar eta Fernandezen fundizioetako langilea izan zen; La Euskalduna bere enpresa 1918an Eulogio bere anaiarekin batera sortzen du. Fundizio eta tailer mekaniko hori Nicolas Inciarte, Euskal Erria Sozietateko lehendabiziko lehendakaria izan zenaren larrean eraiki zen.

Urte batzuk beranduago eta bere anaia sozietatetik erretiroa hartuta, fundizioa Paysandu hirira tokialdatzen da Ferro Paysandu Sociedad Anonima izena hartuz. Enpresa hori bere Manuel Martin semearen eta Manuel Eugenio bilobaren esku gelditzen da. Euskal Erria Sozietatearen bazkide sortzailea, 1923an Recreo de Malvin izeneko atezain, sozietateak Montevideoko auzo horretan zuen larre zabala, izendatzen dute.