Kontzeptua

Argitalpenen historia Euskal Herrian

Euskarazko lan gehienak Hego Euskal Herrian kaleratzen zirelarik, Espainiako Gerra Zibilak eten bortitz eta sakona eragin zuen euskal kulturaren eremu guztietan, argitaletxeen jardunean barne, noski. Hamar urtean ezer gutxi kaleratu zen euskaraz: idazle eta eragile batzuk fusilatu egin zituzten, beste asko erbestera joan ziren, zenbait proiektu handi atzeratu egin ziren eta argitaletxeen lana bertan behera gelditu zen. Euskaraz ezer gutxi argitaratu zen 40ko hamarkadaren erdialde eta amaierara arte, eta orduan kaleratutako lehenengo lanak Euskal Herritik kanpo argitaratu zuen. Azkuek, esaterako, Madrilgo Espasa-Calpé argitaletxean kaleratu zituen Euskalerriaren yakintza osatzen duten lau liburukiak 1939 eta 1947 artean.