Toponimoak

Argentina

Lehenengo Gobernu Batzordea. Tucumango Kongresua. 1810eko maiatzaren 25ean sortu zen lehenengo Gobernu Batzordea honako hauek osatzen zuten: presidentea, Cornello Saavedra; bokalak, Migel Azkuenaga, Manuel Alberti, Juan Larrea, Manuel Belgrano, Juan Jose Castelli eta Domingo Matheu; idazkariak, Juan Jose Paso eta Mariano Moreno. Tucumango Independentzia Aktaren sinatzaileen artean euskal abizenetako pertsona ezagun hauek daude: Pedro Migeel Araoz, Pedro Francisco de Uriarte, Tomas Manuel Ansorena eta Jose Ignacio Gorriti. Diputatu horiei Gorostiaga, Zabalia eta Zubiria gehitu beharko litzaizkieke. (J. J. Guaresti, "Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos", I. zk.).