Dantza

Aretxabaletako aurreskua

Aretxabaletako aurreskua edo kintoen dantza, Aretxabaletan (Gipuzkoa) Santa Ageda egunetik inauteri igandea arte astero dantzatzen den soka-dantza da. Aurreko urtean San Juan bezperan tantaia altxatu dutenek, Santa Ageda neska-mutil (kinto) bihurtuta, igandero arratsaldeko zazpietan herriko plazan eta Durana kalean eskaintzen dute, herriko protagonista bihurturik.

Santa Ageda eguna Otsailaren 5ean den arren, inauteri-igandea aldatuz doa (udaberriko lehen ilargi beteak zehazten du), eta beraz igande (dantza-egun) kopurua aldakorra da. Azken igande horretan ospatzen den Txino-dantzarekin batera, Santa Ageda neska-mutilena Aretxabaletako ohiturarik bereziena da.