Dantza

Ardoarena

Baztango mutil-dantza.

Bakarrik dantza daiteke, bere horretan, baina normalean jotzen eta dantzatzen da beste birekin batera hirukote bat osatuz: Ardoarena, Añar-haundi eta Tellarin. Iraupen motzeko mutil-dantza da baina beste biak bezala, zaila izatearen ospea dauka eta horrek kinka larrian jarri zuen hainbat urtetan. Izan ere, Telletxeak Xamar txistulariarengandik berreskuratu zuen bere momentuan (ikus Baztango mutildantzak) -nahiz eta Maurizio Elizaldek bere aitari aitortu ohorea- baina 80ko hamarkadan ez zen abantzu egiten eta berriz berreskuratu zen Baztango dantza eta dantzari taldeek egindako lanari esker.

Azkuek, bere Cancionero Popular Vasco delakoan, Iru xito izenburupean jasotzen du kanta bat zeinaren melodia mutildantza honenarekin bat datorren. Kanta Amaiurren jasotzen du eta esaten digu han dantza honi Mutildantza zarra deitzen diotela.


Partitura 1 ikusi

MIDI 1 entzun

Partitura 2 ikusi

MIDI 2 entzun


  • AZKUE, R.M.. Cancionero Popular Vasco. Bilbao: Gran Enciclopedia Vasca, 1968.
  • DONOSTIA, J.A. Cancionero Vasco. IV Danzas. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1994.
  • ELIZALDE, Maurizio. Baztango dantzak. Herrikoi Musika Sorta 2-3. Herri Gogoa, 1971.
  • GUILCHER, J.M. La tradition de danse en Pays Basque Française et Béarn. Paris: Editions de la Maison des Sciences de l'homme, 1984.
  • GUILCHER, J.M. "Les mutil dantza du Haut-Baztan. Ardoarena". Bulletin du Musée Basque (Baiona). 67, 1979, 216-220 or.
  • JORDÁ, E. "Nota preliminar a un manuscrito de Bernardo de Zaldua". Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País.(Donostia). Año XXIX, cuaderno 4º, 1973, 556-581 or.
  • LARRALDE, Xabier; LARRALDE, Patxi. Baztango Folklorea. Donostia: IZ Estudioa, 1991.
  • SAGASETA, M.A. Danzas de Valcarlos. Colección Etnografía. Pamplona: Institución Príncipe de Viana, 1977.
  • SAGASETA, M.A. Luzaideko Dantzak. Zamudio: Herritar Berri/Astero, 2011