Eskultoreak

Arcaya, Ramon

1901ean Iruñean jaiotako eskultore nafarra; hiri berean hil zen 1943an.

Artisaugileen familiako semea, bokazio artistikoa oso umetan sortu zitzaion. Hori dela eta, Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan sei urte besterik ez zituela sartu zen. Ikasketa horiek egiten jarraitu zuen Madrilen eta Parisen. 1920ko hamarkadan, Nafarroako Foru Aldundiak emandako pentsio bati esker, Frantziara eta Italiara bidaiatu ahal izan zuen eta Miguel Angel eta Rodin eskultoreen sorkuntzak hurbildik ezagutu ahal izan zituen, besteak beste. Horiek izan ziren bere lanean eragin handiena izan zuten eskultoreak Victor Eusa arkitekto nafarrarekin batera lan egin zuen hainbat eraikinetan. Gaixotasun gogor batek eten zuen bere ibilbidea, hiriko ospitale psikiatrikoan hainbat aldiz ingresatu behar izan baitzuten.

Bere obra asko ez ziren estudiotik atera ere egin, berak suntsitzen baitzituen. Baina beste batzuk, 1940ko Monumento a los muertos vida y muerto, esaterako, (Iruñeko hilerrian dago) bere artearen erakusgarri dira. Eskultore gisa harriarekin lan egin zuen batez ere, joera errealista zuten lanekin, eskultura bakoitzean naturaren beraren adierazpena topatu nahianMonumentu-obrak egin zituen ia beti, esaterako, Iruñeko San Francisco plazan dagoen San Francisco de Asis y el lobo Gubio.

Eusaren eraikinetako elementu apaingarri gisa sortutako eskulturei dagokienez, berriz, Arcaya osaketa arkitektonikoaren arauetara egokitzen zela esan daiteke, arkitektoaren beraren lineak jarraituz, esaterako, Iruñeko Pauldarren elizako edo Miserikordia Etxeko fatxadetan dauden eskulturetan ikus daitekeen bertikaltasuna.

  • MANTEROLA, Pedro; PAREDES, Camino. Arte navarro 1850-1940 Panorama bilduma. Iruña: Nafarroako Gobernuko Vianako Printzearen Erakundea, 1991, 70-71 orr.
  • HAINBAT EGILE. El arte en Navarra. Renacimiento, Barroco y del neoclasicismo al arte actual. II t. Diario de Navarra, Iruña, 1994.