Enpresariak

Aranzabal Alberdi, Guillermo de

Enpresaria. Gasteiz , 1928-06-12 / 2005-04-11.

Gasteiztar enpresarien sendi baten baitan jaio zen, bere aita Guillermo Aranzabal Ruiz de Zarate sendi mailako fundizio-enpresako bigarren belaunaldia zelako eta Maria Teresa Alberdi Sagasta bere ama eragin asko izan zuen tokiko enpresari leinu batetik zetorrelako.

Nerabezaro lasaia izan ondoren, Oviedoko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketetan Lizentzia lortu zuen 1951. Urtean eta, bi urte beranduago, Pittsburgheko Unibertsitate estatubatuarrean enpresa-administrazio ikasketetan diploma lortu zuen, 1953. Urtean Aranzabal S.A. sendi-enpresako idazkaritza komertziala eta nagusira sartuz.

1957an, 1956an Filosofia eta Letren unibertsitate ikasketak burutu zituen Rosa Maria Agudo Huizirekin ezkondu zen 1957. urtean eta behin ezkonduta ingeles filologian doktoretza lortu zuen, Deustuko Unibertsitatean irakasle bezala jardunaz. Bere irakasle zeregin hori bere hiru semeen zaintzarekin, bi neska eta mutil bat, bateratu zuen.

1950 eta 1960ko hamarkadatan, Guillermo de Aranzabalek bere denboraren zati handi bat gizarte mailako interesa zeukaten proiektuen garapenean eman zuen, beti ere Gasteizko hiribilduaren udal-etxebizitzen eraikuntzarekin eta Barruti-aldeko guneetako hezkuntzarekin zerikusia zutenak zirela.

Jarduera publikoaren eremuan, goitik beherako sindikatu frankista zaharkitua garatu zezaketen langile eta enpresa-antolaketen geroago eta gehiagoko gizarte beharrizanak eraginda, lan harremanak askatasunez garatu zitezen marko egoki bat sortzearen alde lan egin zuen. Horrela, 1976an Arabako Enpresa-Sindikatuaren bultzatzailea izan zen eta 1983an CONFEBASK euskal enpresa-antolaketaren abiaraztean eraginkortasunez landiketzan jardun zuen lehendakariorde lanpostua betez.

Guillermo de Aranzabalek hainbat enpresen akziodunen taldean parte hartu zuen arren, esanguratsuenak 1970eko hamarkadan mila langiletik gora izan zituen Aranzabal S.A., fundizioa, ibilgailuen banaketarako sortutako Agromotor S.A. eta La Rioja Alta, S.A. izan ziren. Azken Konpainia honek, bere enpresa-egoitza Haron duela (Errioxa), mahats-ardo interesak Labastidan eta Paganosen (Arabar Errioxa), El Rosalen (Behe errekak, Pontevedra) eta Anguixen (Burgosen), Dueroko Erribera deritzonaren baitan ere baditu.

  • Aranzabal Sendiaren Artxibategi Historikoa (Araba), 1-15 Kutxak.
  • GONZALEZ INCHAURRAGA, Iñigo: Guillermo de Aranzabal Alberdi: Empresa, historia industrial y desarrollo económico en Álava. Vitoria-Gasteiz. Editor Cándido García Rojo, 2008.