Ekonomilariak

Aranguren Querejeta, Maria Jose

Urrestilla, 1969.

Klusterrak, Eskualdeko Garapena eta Berrikuntza Katedrako zuzendaria da, Orkestran - Lehiakortasunerako Euskal Institutuan. Klusterrak, Eskualdeko Garapena eta Berrikuntza dira jorratu dituen ikerketa eremuak.

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktore ESTEren eskutik. Erakunde horretako Ekonomia sailean irakasle titularra da. Landu duen ikerketaren ardatza Klusterrak eta sareak izan dira, eta horiekin batera industri politiken azterketa, zehazki klusterrak dinamizatzera bideratutako politikak.

Hainbat lan eman ditu argitara nazioarte mailan, horien artean azpimarragarria da James Wilson eta Cristina Iturriozekin batera argitaratutako liburua: "Networks, Governance and Economic Development: Bridging Disciplinary Frontiers" (Edward Elgar Publishing Limited). Nazioarte mailako topaketak antolatu ditu klusterren esparruan, eta hainbat biltzarretako eta nazioartean ospetsuak diren aldizkarietako batzorde zientifikoetako kide izan da. Era berean, hainbat komunikazio aurkeztu ditu biltzarretan.