Arkitektoak

Arancibia Lebario, Juan Francisco

Arkitekto bizkaitarra. Durangon sortu zen 1876ko ekainaren 16an. Ez dakigu noiz hil zen.

Aita Juan Pantaleon de Arancibia izan zuen (Donibane Lohitzune, 1837 - ¿?) eta ama aldiz Mercedes Lebario Rementeria (Durango, 1849 - ¿?). Marcos de Lebario de la Vega-ren iloba izan zen (Durango, 1824 - Durango, 1862) eta Jose Gabriel de Lebario Veitia Sagastizabal-en biloba (Abadiño, 1773 - ¿?).

Udal arkitekto bezala aritu zen Durangon bertan. Pobreen alde lan eskerga burutu zuen, hasiera batean Gabriel Maria de Ybarra-ren laguntzaile gisa, biek Amurrioko Erreformatorioa fundatu baitzuten. Horren planoak Aranzibiak berak diseinatu zituen eta lanak ere berak zuzendu zituen. Horrez gain, Uribarri auzoko Kristoren kalean zegoen Bizkaiko Adin txikikoak babesteko Batzorde Probintzialaren Ongintzazko Taldearen egoitza eraiki eta eraldatu zuen. La Construccion aldizkarian ere idatzi zuen, arkitekturaren gaineko aldizkaria, hasieran Damian Roda zuzendari zutela (1922). Mauraren aldekoa zen ideologiari so eginez gero. 1920an Bilboko tokian tokiko administrazioan parte hartzeari ekin zion, Rufino Laiseca alkatea zuen udaletxean alegia. Liga de Accion Monarquica delakoaren eraginez, 1922an Bilboko alkate izendatu zuten Errege Agindu baten poderioz. Mariano Aristegik ordezkatu zuen 1923ko uztailaren 30ean, baina zinegotzi bezala lanean jarraitu zuen. Primo de Riveraren diktadura amaitu ostean, 1930ean, alkateorde bezlaa itzuli zen 1931n II. Errepublika ailegatu zen arte. Gueñes-en (Enkarterriak) bizi izan zen. Elkarte Bilbotarreko presidentea izan zen 1924-1925 epean. Avelina Yartoren ezkondu zen, Sodupekoa (Gueñes), familiak bigarren etxea bertan zeukalarik.

  • SERRANO ABAD, Susana en Agirreazkuenaga, Joseba (director): Bilbao desde sus alcaldes: Diccionario biográfico de los alcaldes de Bilbao y gestión municipal, en tiempos de la revolución democrática y social, Vol. II: 1902-1937, Bilbao, 2003.
  • YBARRA, Javier de: Presidentes 1913-1936, en "Historia de la Sociedad Bilbaína". Bilbao, 1965, 155.

Datos genealógicos facilitados por Iratxe de Arantzibia Hermosilla.