Etnografoak

Aranburu Urtasun, Mikel (1992ko bertsioa)

Iruñan 1955eko urriaren 19an jaiotako nafar pertsona ospetsua.

1966 eta 1969 bitartean Iruñako Pablo Sarasate Kontserbatorioan musika eta txistua ikasi zituen. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan (1978) eta Zuzenbidean (1991) Lizentziaduna.

1980an lehiaketa bitartez Nafarroako Gobernuko Ogasun sailean sartu zen. Zerga-Ikuskaria izan zen eta 1984tik Ikuskaritzaren Burua, zerga-kudeaketaren Zuzendaria (1987), fiskalitatearen Zuzendaria (1996-1999) eta, berriz ere, Nafarroako Foru Ogasuneko Zerga-Ikuskatzailea. Bere espezialitatean Ekonomia Itunaren Negoziazio Batzordeko aholkularia izan zen.

Kultura esparruan, 1974an Iruñan Ortzadar elkartea sortzen du. 1975etik Iruñako Udal txistulari bandako kidea da. Dedikazio handiz Nafarroan Euskal Dantzarien Biltzarraren eraketan parte hartu zuen, bere Zuzendaritza Batzordeko kide ere izanez.

1981ean Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos erakundean sartzen da, Ekonomia eta Folklore Sailetan parte hartu eta ikerketa egitasmo batzuk eginez. 1993an, Nafarroako arte-enbajadore bezala Argentinako Errepublikara abiatzen da bertako nafar egoitzak bisitatuz. 1994an Eusko Ikaskuntzako Idazkariorde hautatua da eta 1996an Nafarroako Lehendakariorde bezala eta 1996an Nafarroako Lehendakariorde. Cuadernos de Etnologia y Etnografía de Navarra Aldizkariko Zuzendaria ere izan zen eta Euskal Legelarien Aldizkariko kide ere bada.

Gainera Euskeraren Nafar Batzordeko eta Kultura Batzordeko (1987-1991) kide izan zen, "Dantzariak" ""Euskomedia" eta folklorearekin eta antropologiarekin zerikusirik duten hainbat aldizkaritan lankide ere.

  • Ttunttuneros de Iruña, Iruña, 1993.
  • Las Danzas y bailes, Iruña, 1998.
  • La atenuación de la progresividad en la acumulación de rendimientos de trabajo en el Impuesto sobre la Renta de las Personas Física, "Revista de Hacienda Autonómica y Local", 48. Zkia., (1986).
  • El dance o paloteado en la Ribera de Navarra, "Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra", 47. zkia., (1986).
  • El Folklore Musical y Las Danzas tradicionales en "Etnografía Navarra", "Diario de Navarra", 1997.
  • Emilio Xabier Dueñasekin, Kepa Fernández de Larrinoarekin, José Antonio Quijerarekin eta Jesús Ramosekin batera Fronteras y puentes culturales lanaren egile da. Danza tradicional e identidad social, Pamplona / Iruñea, Pamiela Argitaletxea, 1999, 584 orr.
  • Danzas y bailes de Navarra, 2000, Nafarroako Gobernua, Argitalpenen Funtsa.
  • - Provincias exentas. Convenio-concierto: identidad colectiva en la Vasconia peninsular (1969-2005), 2005, Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioa.
  • Niebla y cristal : una historia del txistu y de los txistularis. Pamplona / Iruña, Pamiela Argitaletxea, 2008.