Literatoak

Aranalde Olaondo, José María

Heriotza!!!

1976ko azaroaren 7an gertatu zen. Arratsaldeko 6ak inguru horretan eman zuen azken arnasa Xalbadorrek. Hotz eta motz, eta hitz gutxitan esanda, horrelaxe izan zen; baina gertakizun hura beraren zirkunstantziek egin dute gogoangarri Euskal Herri osoarentzat.

Arratsaldeko 6ak inguru hori zen, bai, ordua. Zer ordu, ordea! Jendea, jendetza hura, Xalbadorren omenezko jaialdia burutzen ari zen une hartan, eta omendua azkenetan zegoen alboko etxe batean.

Ez zegoen bakarrik. Han zituen medikuak haren bihotzari eragiten. Ez alperrik! Ni hurbildu nintzenean, ahalegin horretan ziharduten. Berehala etsi zuten. Haiek baino lehenago nik.

Han zuen emaztea ere bere ondoan. Juxtu-juxtu iritisi zen garaiz, bere senarraren azken nahia jasotzera. Doi-doia esan ahal izan zion non utzi zuen idatzita bere testamentua. Halako aldizkariaren orrien artean aurkituko zuela esan zion. Dozenerdi bat lerro ziren guztira, artzainak bere eskuz idatzita utzi zuen testamentua. Gaizo Leoniek ere laister igerri zion alaguntsa zela egun hartatik aurrera.

Eta zer zela eta utzi zuen bere testamentua idatzita artzainak? Zer zebilen buru hartan, erabaki hori hartzeko? Beldur bat. Beldur zen, ez ote zen kapable izanen egun haren zama jasaiteko, eramateko, jasotzeko. Omenaldira etortzeko igaro zuen bere etxeko atea, berriz bere oinez igarotzeko ez ote zen gauza izango zen beldur Xalbador.


"¡¡¡La Muerte!!!

"Sucedió el 7 de noviembre de 1976. Xalbador exhaló el último suspiro hacia las 6 de la tarde. Ocurrió así, dicho en palabras someras y de manera escueta; pero las circunstancias de aquel acontecimiento lo hicieron memorable para todo el País Vasco.

La hora, así pues, fue hacia alrededor de las 6. ¡Pero menuda hora! Todo un gentío presenciaba en aquel momento el homenaje que se le estaba rindiendo a Xalbador y a la misma hora el homenajeado agonizaba en una casa próxima.

No estaba solo. Allí tenía a varios médicos intentando reanimarle el corazón. Pero era inútil. Cuando me acerqué seguían en el empeño. Pero enseguida se resignaron. Y yo incluso antes que ellos.

Tenía a su lado a su esposa. Justamente llegó a tiempo para recoger la última voluntad de su marido. Xalbador a duras penas le pudo decir dónde había dejado escrito su testamento. Le comunicó que estaba entre las hojas de una determinada revista. Eran unas seis líneas manuscritas. La pobre Leonie enseguida percibió que a partir de entonces iba a ser viuda.

¿Y por qué motivo dejó el pastor redactado su testamento? ¿Qué pasó por su cabeza, para luego tomar esa decisión? Tenía miedo, miedo de no ser capaz de soportar la carga de aquel día. Y tenía miedo de no traspasar de nuevo por su propio pie la puerta por la que había salido para dirigirse al homenaje".

(Xalbador pertsularia, Edit. Sendoa, 1996)