Ekonomilariak

Arambarri Santabarbara, Angel

Bilbon 1914ko urriaren 16an jaiotako ekonomista.

Madrilgo Zientzia politikoen eta ekonomikoen fakultatean ikasia eta Bilboko merkataritza Eskola gorenean ere. Ekonomia Zientzietan doktorea, merkataritza intendentea, Espainiako Kanpo Bankuko sukurtsal- eta lurralde-Zuzendaria eta Zuzendariorde nagusia izan da hurrenez hurren, baina zeregin guzti horiek itxi beharra izan zuen Merkataritza eta Industria Banketxeko zuzendari nagusi lanpostua jabetzean. Kondekorazio zibil eta militarrak ditu.

  • Circulo de Amigos de la Historia: Diccionario biográfico español contemporáneo, Madril, 1970, I Lib.