Atletismoa

Apraiz y Oar, José Antonio de

Atleta. Gasteizen jaio zen, 1938ko apirilaren 13an.

Abiadura-lasterkaria, jauzilaria, jaurtitzailea, eta atleta osoa, beraz. Arabako eskola txapelketan probintziako errekorra hautsi zuen altuera-jauzian, 1,66ko marka eginez (aurreko errekorra 1925etik Luis Apraizek, bere osabak zeukan, 1,65 m-tan). Altura eta luzeran aurreneko eskolarteko bi titulu nazionalen ondoren, 1955ean FISEC (Trier, Alemania) Jokoetara joan zen, eta luzera-jauzian brontzezko domina lortu zuen. Hirutan nazioarteko juniorra (Belgika, Portugal eta Frantziaren kontra). 1954 eta 1961 urteen artean Arabako 52 errekor lortu zituen, 12 probatan; 1955 eta 1962 bitartean 10 aldiz izan zen Espainiako txapeldun (9 aldiz indibidual, -2tan eskola mailan, unibertsitatean 4tan, 3 absolutuan- eta behin gazte mailako erreleboan), eta 1958, 1959 eta 1960an hiru garaipen izan zituen dekatloi proban. 1962an erretiratu zen.

Bere xabalina errekorra (1960an Bartzelonako unibertsitate txapelketako titulua lortzen lagundu zion 54,16 m-tako luzera) ez zen hautsi (palmaresean jarraitzen zuen 1986an modalitatea aldatu zenean eta gailu berriaz Arabako markarik onena 53,14takoa da, Koldo Salazarrek 1996an lortuta). Luzera errekorrari dagokionez, (7,07 1961eko irailean), Fernando Campok 7,22 metrorekin hautsi zuen 2007an. Bere historiako beste momentu bikain bat Espainiako pentatlon errekor absolutua egin zuenean eman zen (2.896 puntu 1952ko taulan 1959ko abuztuaren 16an, hau da, 3.341 puntu 1985eko taulan), eta 1967ra arte berea izan zen marka, nahiz eta errekor arabarra oraindik mantentzen duen. Bere hainbat errekorrek bi hamarkada iraun zuten (1959tik 1981ra, 200m 23,0tan; 13,58ko jauzi hirukoitza 1959tik 1982ra; eta 1960tik 1995era, hau da, 35 urtez, 5.165 dekatloian -1952ko taulan, hots, 5.716 1985ekoan). Beste marka batzuk: 11.3-37.5 (1957), 52.0 (1960), 100-300-4000 metrotan; altuera-jauzian 1,76 (1960). Bere azken titulua lortzean (unibertsitateko pentatlona, 1962an) Unibertsitateko Kirol Merituari Brontzezko Victor saria eskuratu zuen. Kirol Delegazio Nazionalak 1980an Kirol Merituaren Zilarrezko Domina eman zion 1980an (José María Palacios "Ogueta" pilotari famatuarekin batera).

Medikuntza eta Kirurgian Doktorea, kirurgia ortopediko eta konpontzailean espezialista, Ingalaterran egin zuen lan 1962 eta 1968 urteen artean, hain zuzen, Wessexeko Ospitaleen Batzorde Erregionalaren "Ikerketaren Saria" eskuratu zuen urtera arte.

Baskonia saskibaloi taldeko lehendakari ohia, hizlaria, dibulgatzailean Kirola, Ariketa eta Osasunari, eliteko kirolean infekzioak eta elikadura gaiei buruzko hainbat argitalpenen, eta kiroleko infiltratzeei buruzko tesiaren egilea.

Kirol ugari praktikatzen ditu maiztasunez, batez ere, mendizaletasuna. "Ehunkako mendizalea", hau da, katalogatutako 100 gailur igo ditu.