Historialariak

Apraiz Buesa, Ricardo

Doktorea Historian. Fermín Odón Apraiz Sáenz de Elburgo eta Julia Buesa Martínez del Camporen semea, 1898an jaio zen Gasteizen eta jaioterrian hil zen 1968an.

Familia aberatsekoa zen, eta jakin-min kultural handikoa, beraz, bederatzi seme-alabek trebakuntza akademiko zaindua jaso zuten. Angel, Elena, Julia, Pilar, Odon, Rosario, Luis eta Emilio anai-arrebekin batera, zientziaren, artearen eta kirolaren hainbat alderdi landu zituzten.

1915ean, Salamancan hasi zituen Filosofia eta Letren unibertsitate-ikasketak, Miguel de Unamunoren eta Angel anaiaren tutoretzapean (garai hartan, Unibertsitate hartako katedraduna baitzen). Gerora Madrilgo Unibertsitate Zentralean lizentziatu eta doktoratu ostean (emaitza bikainekin), Bartzelonako Unibertsitatean sartzea lortu zuen 1923an, Literatura eta Arteen Teoriako katedrako laguntzaile gisa.

Bartzelonan egindako etapa horren ostean, Oñatin irakasle ibili zen, eta Gasteizko Udaleko artxibozain eta liburuzain izendatu zuten. Artxibo Historiko Nazionalean eta Museo Arkeologiko Nazionalean ere lan egin zuen, eta horri esker, 1944an, Soriako Numantziako Museoko eta Museo Zeltiberiarreko zuzendari izendatu zuten.

Idazle eta artikulugile izateaz gain, zezenketetako kritikari ezaguna ere izan zen, "licenciado Rompelanzas" izengoitiarekin sinatzen zituen iritzi eta artikuluak, gehienak Celtiveria aldizkarian. Lanen artean, nabarmendu beharrekoak dira hauek: "Sobre el retablo de la Virgen de Yurre", "El ilustre alavés D. Eugenio de Alguno y Amírola", "Medio siglo de la vida vitoriana", "La muralla de la primitiva Vitoria", "Arte, decoración y turismo" eta "De Joselito a Manolete".

Dorotea Ortiz de Urbinarekin ezkondu zen.