Kontzeptua

Antropologia fisikoa

Motaren izaerari eta dagozkion bere ezaugarri morfologiko, serologiko eta osteologikoez jarduten badugu, eta, noski, uste badugu mota hau badagoela- ikusi dugu zenbait egile frantziarrek ukatzen dutela-  mendeetan zehar,  eta sarritan aipatutako ezaugarriak dituen, herri honen jatorriari buruzko galdera sortzen da. Aranzadik uste du Urtiagako Mas D´Azil garaiko burezurretan egungo euskaldunekin lotzen dituzten zenbait ezaugarri topatu dituela, nahiz eta ustez La Madeleine garaikoa den B1 burezurrak Cro-Magnon garaiko ezaugarriak eduki. Dordoinako arraza paleolitikoarekin ahaidetasuna da, hain zuzen, burezurraren oinarria  sortu arazi zuen aldaketaren aukera planteatzen duena; izan ere, eta kontuan izanik oinarriak duen eragina burezurraren egitura osoan, aldaketa horrek, endogamiaren bidez finkatua, eta agian Mesolitikotik aurrera, euskal mota sorta arazi zuen.

Alderdikeriarik gabe, giza espeziako aldakortasun eragingarriek ehundaka belaunaldietan osatutako euskal mota behatzen badugu, honoko hau ikusi dezakegu: gaur egun gaindituta dagoen arraza kontzeptu engainagarriaren gainetik, eta euskal Herriko- beti ere Pirinioetatik urrun-  eremu zabaletan Mediterraneoko motaren agerpena onartuta ere- euskal motak, argi eta garbi, ezaugarri bereziak adierazten ditu, osteologia morfologikoan baino gehiago genetika eta biokimikako ezaugarri berekietan, aspaldiagokoak eta esanguratsuagoak direnak. Euskal Herriko egitura soziokulturalak eta historian zehar lurralde honetan bizi izan den giza taldearen  jokabideen segidan etogrametan izan duten eragina kontuan hartutik, ez da inolaz ere utopikoa  etorkizunak ekar diezaiokeen edozein ingurunera egokituko dela pentsatzea.