Kontzeptua

Antropologia fisikoa

Euskal populazioaren jatorriaren galdera erantzuteko, hilobietara, nekropoli, Erdi Aroko, protohistoriako eta historiaurreko aztarnategietara jo behar da. Horrela eta bereziki hezurren ekaia arakatuz , euskal populazioaren jatorria aztertzeko beste bida bat zabaltzen da. Berriki, Euskal Autonomi Erkidegoko hiru lurralde historikoen eta Nafarroko- Ziortza, Garai, Astigarribia, Erdoñana, Karrantza, Orreaga, Alaitza eta abar-  Erdi Aroko populazioen ikerketak, alde batetik burezur eta hezur luzeen azterketara bideraturik daude, eta bestetik ABO odol moten mugatzera, hau egungo teknika berriaz baliatuz, zein  antigorputz bat  hezur xehatua esekita duen serum fisiologikoarekin inkubatzen denean lortzen den inibizioz baliatzen da. Zientzia hau, Paleoserologia deitua, desagertutako populazioetako ABO odol motaren maiztasuna ezagutzea ahalbidetzen du, eta horrela ustezko ondorengoren maiztasunarekin alderatu daiteke. Horrela, odol formulen identitateri esker baieztatu daiteke gaur egungo eta Erdi Arako euskaldunen arteko neurri eta morfologia bat egiteak. Era berean, ikerketa paleodemografiara eta paleopatologiara hedatu da, giza taldeen bizimodua eta jasaten zituzten gaitzak gertaberrituz. Horren adierazle da Gasteizko harresian, sagarrondo baten azpian dagoen Andatarren hilobia XII. mendekoa  non 20 urte baino gutxiagoko neska bat lurperatuta zegoen txanpon batekin ezpainen artean heriotze zerga ordaintzeko, edo oso gaztetik hildako jendearen hortzen egoera ezin txarragoa, edo burezur eskafozefalo (abortza itxura) baten anomaliak, edo giltzaduretan maiz azaltzen diren artrosi markak. Gainera, Ziortzako kolegio elizako hezur aztarnak balio soziodemografiko handikoak dira konatuan hartzen badugu zer nolako pertsonenak diren. Beste alde Bizkaiko zenbait eliz artxiboetan (Arratia eta Enkarterri) ahal dutena egiten ari dira bi giza talde hauen biodinamika azaltzeko lau mendetan zehar migrazioei  (gene fluxua) eta ezkontidea hautatzeko jarrerari dagokionez, eta onuragarriak ere izan dira bi eragile hauek zein ondorio izan duten populazioaren homogeneizazioan argitzeko, edo, alderantziz, zein garrantzi izan duen hein bateko isolamenduak, zeinek eragin zezakeen aldameneko populazioarekiko nolabaiteko berezitasunak.

Artxiboetan jasotako euskal abizenen berezitasunak %70k toponimiari lotuta daudela islatzen du, erliebeak euskal etniaren pentsamenduan edo mentalitatean duen garrantzia nabarmenduz: zubiak, mendiak, elizak eta haranak familiari edo senideei nortasuna ematen die. Ordenagailuz landutako datu estatistikoen bidez 300 urtetan osatutako 10.000 familia bizkaitarren datuak agertu nahi dira; uste dugu ez dela beharrezkoa azpimarratzea  honelako analisi batek Euskal Herriko historia demografiakoan izango duen garrantzia. Kontuan hartu gabe Errioxa arabarreko mendebaldean dauden Goi Erdi Aroko nekropoli garrantzitsuak, 110 hilobi baino gehiagoz osatua, batez ere Santa Eulalia, Bastida  eta abar, erromanizazio garaiaz ari bagara eta, bereziki, Espainia zeltiberiar kokalekuez arkeologia aztarna ugariko herri bat dugu, La Hoyan bezala, non eta helduen aztarna eskasak Mediterraneoko itxura azaltzen dute; herrixka hau Ebro ibaiaren bi aldetan kokatuta zegoen eta, hezur ekaien traumatismoek adierazten duten bezala, Ordokiatik zetozen gerlarien erasoak jasaten zituzten. Burdin Aroa eta indoeuroparren kokatzearen aurreko populazioa, Neolitikotik hasita, Ebroren haranetik goraka Baia, Altube eta Nerbioi eta abarren bokaletara iritxi ziren artzainez osaturik zegoen. Bere trikuharrietan-adibide Peciña, La Huesera, Egilaz, etab- Mediterraneoko itxurako giza aztarnak utzi zituzten, batzuk mendebaldeko Piriniarren motaren hurbilekoak. Arabako hilobi haitzuloetan  (Gobaederra, El Lechon, etab) topatutako aztarnategiak Errioxakoak baino beranduagokoak dira eta bertan, bereziki lehenengoan, Euskal Herriko berezko mota orduan eta jarraiago agertzen da. Aranzadik dio Aralarko trikuharrietako (Arraztaran, Pagobakoitza, Zinekogurutze)  populazioan argi eta garbi nabaritu daitekeela mendebaldeko Piriniar mota, loki konkordunetan, altuera gutxiko aho sabaia eta buruaren atzealdekoaren  itxura ganbila edo bonbiformea.  Antzeko zerbait gertatzen da Santimamiñeko aztarnategian eta Atxeta haitzuloan. Egurenek adierazi du Kuartangoko trikuharrian nabarmenki euskal itxura duten burezur kopuru txiki bat topatu duela. Fusteren Mediterraneoko andanarekin egindako aldaketak baieztatze hau berretsi dute.

Marquer eta Riquet antropologo frantziarren hutsegitea Peciña eta La Huesera trikuharrietako burezurrak sail berean biltzea izan da, Mediterraneoko lirain eta indartsua deitzen den bi motakoak eta Euskal Herriko atlantikoko zonaldekoak, zeren, artzain ibiltaritza bi zonalde desberdinekoak izanik, bi eremu biogeografiko desberdinekoak dira. Antzekoa gertatzen da Urbiola (Lizarra, Nafarroa) “Gizon berdeen haitzuloko” hezurdurekin , zeintzuk, ziurrenik, Mediterraneoko ekialdetik etorri eta kobre meategietatik hurbil kokatu ziren, zeren eta “metal bilatzaile” deitutakoen ahaide hurbilak baitziren, eta gauza bera gertatzen da Asturiasen (Vidiago). Bada marinel populazio honen artean norbanako garaiak, sudur luzeak eta okzipuzio lauko topatzeak biotipo guzti horiek euskal populazioan eragina izan dutela dionik ere, euskara eta ia-armeniar Dinariar hauen hizkuntzaren arteko ahaidetasuna azpimarratuz. Eneolitikoko aztarnategiak eta bere inguruko beste batzuk alde batera utzita (Los Husos, Kobeaga, Marizulo, etab) merezi du  Arabako Pobes herritik 100 metrora dagoen Lahoz Iturria deitutako aztarnategi neolitikoan (K.a. 4000) erreparatzea. Euskal Herrian Neolitikoko herri esanguratsu bakarra da, oraingoz, eta kronologikoki askoz beranduagokoak diren hilobi haitzuloz inguraturik dago. Hezur piezak oso txikituak daude. 20 eta 40 urte tartean dituzten 10 pertsona dira, ia guztiak gizasemeak, itxura liraina eta garaiera ertaina, hortzetan aldaketa handiak dituztenak. Batek, eskumeneko parietalean 5x5 cmko trepanazio handi bat dauka. Trepanatzaileak urratze teknika erabili zuten, zeinetan burezurreko azala ez hondatzeko garezur pareta koskor handiko harriz igurzten zen. Operatutakoak, 20 urte izango zituena, ebakuntza ondoren hilabete frankoz bizirik iraun zuen, zeren erradiografiak baieztatu dute hezur ehunaren hazkunde erradial eta zentrokidea kanpoko paretan. Penintsulako beste neolitiko eta eneolitikoekin duten harremana nabarmena da zeren antzinako zenbait ezaugarri mantendu arren, Mediterraneoko kide liraina da nagusiena. Agidanez, Kristo aurreko laugarren milurtekoan, Ebroren haranetik gora etorri ziren pertsonak dira, Arabako haitzuloetan agertu ziren eta aipatutako Mediterraneoko liraintasundun fenotipoko hezurdurak utzi zituzten. Hala ere, Mugeko (Ferenbach, 1966) burezur portugaldarrekin alderatuz belarriko garaiera txikiagoa, obelion puntuan zapaltze handiagoa,  okzipitalaren makurdura handiagoa eta poriona aurreratuagoa dute. Dena-den, oraindik goiz da aipatutako ezaugarriak mendebaldeko Piriniar motarekin inolako ahaidetasunik adierazten duenik esateko. Denboran aurrera egiten badugu garai hurbilagora Barandiaran´tar Jose Migelek 1928an topatu zuen Urtiagako (Itziar, Gipuzkoa) 1aztarnategira iritsiko gara, Aranzadi eta Egurenekin batera ikertu zuena. Burezurren bat Mas D´Azil deitzen den garaikoa da eta, antza denez, bada beste bat zaharragoa, agian La Madeleine garaikoa. Aranzadik pentsatu zuen euskal arrazari dagozkion zenbait ezaugarri ikus zitezkeela, eta beste batzuk, aldiz, ez zetorrenak bat arraza honekin baizik eta Cro-Magnonekoekin. Barandiaranen  iritziz antza eta desberdintasun hauek, mestizaia xelebreak baino gehiago zera adierazten dute Cro-Magnonetik euskal arrazara tokian bertan gertatutako bilakaera bat. Artikulu hau amaitzeko Lezetxiki (Arrasate) eta Axlor (Dima) haitzuloetan topatutako humero eta hortzak aipatuko ditugu, Le Moustier garaikoak direnak. Bai humeroa bai hortzetan,  topatu ziren lur mailaren tipologia, fosilizazio maila, ezaugarri metrikoak, eta hortzen kasuan taurodontismoa kontuan hartzen baditugu, Neanderthal arrazaren aldaketen barruan kokatzen dira.