Kontzeptua

Antropologia fisikoa

Gaia arakatu duten ikertzaileak hiru multzotan bereiz ditzakegu:

  1. XIX. mendearen amairakoak- Broca, Collignon, Quatrefages.
  2. XX. mendearen hasierakoak- Aranzadi, Barandiaran, Eguren, Hoyos Sainz, Jaureguiberry, Etcheberry, Valloisy.
  3. XX. mendeko azkeneko hamarkadetakoak. Marquer, Riquet, Mourant, Bartzelonako antropologia eskolakoak- Alcobé, Fusté, Pons- Euskal Herriko Unibertsitatekoak- Basabe, de la Rua eta Iturrioz- eta A. Valls Madrileko Unibertsitatekoa.

Lehenengoak era soilagoak erabiliz, primitiboagoak baitziren gizaki ez hain heterogenoak ikertzeko aukera izan zuten; berrienak Genetika, Biokimika, Ekologia eta Historiaurreko ezagutza izanik askoz gehiago sakontzen dute arraza kontzeptuan, garrantzi gutxiko balioa emanez. Haietatik bik, Marquer eta Riquet, Aranzadiren “mendebaldeko-piriniar” motaren izena eta izana ukatzen dute, besteak beste penintsulako Euskal Herriko egiazkotasun biologikoa ezagutzen ez dutelako.

Paul Broca frantsesak, batzuen ustetan antropologiaren sortzailea, Zarautzen (1862-1867) hirurogei burezur neurtu zituen eta beste horrenbeste Donibane Lohitzünen, argazki ugari eginez pertsona biziei. Bere ondorioa hau izan zen: hegoaldeko euskaldunak arraza dolikozefaloa da (M=77,67) europar dolikozefalokoengatik desberdinak eta Afrikako Iparraldekoekin, Kanarietako guantxeak eta Cro-Magnon garaiko trogloditekin sendi loturak zituena. Lapurdiko iparraldean, ordea, topatutako gehiengoa brakizefaloak eta ultrabrakizefaloak ziren (M-80,25).

Etcheberryk Zarautzen neurtutako burezurrak benetako euskaldunenak ote ziren zalantza plazaratu du; eta Collignon frantsesak arazo bera ikusi du Donibane Lohitzüne hiri kosmopolitari dagokionez. Aranzadi baztertzen badugu, Brocaren ikaslea izan zen Collignonen lanak dira garaiko onenak, urte hartako iparraldeko soldaduekin eginak eta, egiaztatze taldea, Gipuzkoako erregimentu batekin. Beraien artean ordura arte Frantzia eta Ipar Afrikan ikusiak zituenetatik argi eta garbi bereizten zen giza talde topatu zuen: ”luzaera garaia, batez-besteko frantsesa baino gehiago, bizkar zabala, gorputz-adarrak meheak, burua luzexka baino zabala erdi-parean, aurpegia luzea eta estua, ilea eta begiak ilunak”. Amaitzeko euskal buruak bi ezaugarria harrigarriak dituela dio: “konkordura lokiaren parean eta mehartze itzela aurpegian kokotserantz”.

Joan den mendearen amaieran eta honen hasieran euskal populazioaz egindako ikerketen artean, laurogei urte baino gehiagoko epean ikertua izan  dena, interes handiko bi autore ditugu. Horietako bat E. Vallois irakaslea, azken sasoi hauetako goi mailako antropologoa, eta bestea Telesforo Aranzadi, euskal antropologiaren benetako sortzailea. Aipatutako egile frantsesak aurrekoak behatutakoa berretsi eta sendetsi du. Bere ustetan:

“ euskal populazioa populazio autonomoa da… bere ezaugarri fisikoez bereizten dena, eta hori etnia eta hizkuntza alde batera utzita. Bere buruaren itxura berezia da. Konkorduna lokietan, burezurrak aurpegi luze eta meharra, beherantz estutzen dena eta kokots zorrotz eta atzeraka…konkordura arren burua luze samara izaten da, 1-83ko indizearekin, nahiko brakizefaloa. Kopeta zuzena, sudur leptorrinoa mehea eta irtena, ia  sudur gaineko beheragunerik  gabekoa. Ileak beltzaranak, ilunak edo beltzak, ilehoriak salbuespena izanik. Baino maiz begiak argiak dira, berdeak edo gaztaina kolorekoak”.

Valloisen deskripzioa  iparraldeko euskaldunekin bat dator. Hegoaldean begi ilunak (%60) dira nagusi, askotan irisean osagai berdea azaltzen delarik (%30). Begizuloak garaiak eta borobilak, oso esanguratsua izanik burezurreko begizuloen behe-kanpoko angeluaren profila. Belarri luzeak (M=66 mm gizonetan) gingila itsatsi gabea.  Ezpain estuak (M=7), sarritan goikoa atzeraka sartua (opistozelia), eskultore eta erretratugileak ondo dakitena, masailezurra zuzena da, kokotsa zorrotza eta gonioak oso estuak dira, hau da bi belarripean gorputzarekin eta masailezurren luzaerarekin osatzen den angeluak zabalera oso meharra dauka. Loki konkortuak, masailezur estua eta kokots zorrotz eta sarkorrak osatutako ezaugarrien bildumak taxutzen du ikerlari frantsesak “erbi mokoa” (“bec de liévre”) deitu dutena eta Aranzadik “matxinsalto aurpegia”.

Aranzadik uste du iruzkintzen ari garen burezur eta aurpegi egitura, basion deitutako okzipitalaren aurreko zuloaren  puntuaren barrenkoitasunaren ondorioa direla, eta, bere iritzian, basionaren hezur eraztuna aurretik altxatu eta plano horizontalarekin angelua osatzean, izan daiteke burezur-aurpegi mekanismoaren eragilea zeinek azaltzen du aurpegiaren profil sarkorra, sudurraren tamaina, loki hain konkordatuak eta garuna zonaldearen makurdura. Bergarako antropologoak zionez, ezaugarri bilduma hau “funtsean gauza bera dira, zeharo desberdina den arraza baten, Pirinio-mendebaldekoa, bereiztasuna ez dena azaltzen kanpoko ekarpen exotikoengatik eta  zeinen nahasketa berez euskalduna da”.

Concepcion de la Ruaren doktoretza tesiak (1984) honetaz jarduten du; ikerketa honen inguruan 200 elizgizon eta mojen hilobiak ireki dira- 100 gizaseme eta 100 emakume- zeintzuez adina, sexua, bertakotasuna eta guraso eta aiton-amonen jatorria ezaguna zen. Gorputz egitura sendoa da. Besoarekin alderatuta besaurrea motza da eta gorputz enborra baxua, nahiko luzea, izterra nahiko motza. Garaiera, Penintsulako luzeenetakoa izan da beti; iparraldean, gainontzeko Frantziarekin konparatuta tartea ez da hain handia. Berdina azaltzen da 1967ko espainiar soldaduen mapan, Aranzadik joan den mendearen amaieran aurkeztu zuen eskeman eta Esther Rebato eta G. Arrindagak   Autonomia Erkidegoko gizon eta emazteei buruzko ikerketetan.

Ehun urtetan gertatutako garaiera aldaketa nabaritu daiteke, 4,5 cm gehiagoko luzaera gertatu bait da; ia herrialde garatu guztietan agitu den gertakari hau eman da eta, handiro, ingurunea ustiatze eraren ondorioa da, elikadura hobetu, garbitasuna, bizi-maila eta sistema neuroendokrinoak ekarri zuena. 1889 eta 1984 artean Gipuzkoako gizonen garaiera 7,4 cmetan luzatu da eta Bizkaian 5 cmetan. Antzeko zerbait gertatu da iparraldean aipatutako luzamendua 4,8 cmkoa izanik. Gorputz enborrari dagokionez, emakumeetan gorputza nahiko luzanga da eta apur bat laukizuzena, gizonetan bizkarra luzea eta oso garaia, bularra enbor koniko antzera beherantz luzatzen dena gerri meharra eta aldaka oso estuekin. Bizkarrezurreko  kurbak oso biziak ibiltzerakoan liraintasun eta erraztasun bereziak ematen diotenak. Emakumetan sorbalda zabalera munduko gizonen batezbestekoaren adina da; pelbis nahiko zabala dute eta garaiera haien ingurukoa da. Naiz gizasemetan naiz emakumetan oinbularraren garaiera nabarmena da. Eskuetan, beheko enbor-adarrak bezala, norberaren genotipoaz aparte eragin handia du lan egoerak; hori pilotarien eta  saregilen eskuen eta atzen neurrietan nabaritzen da (M. Fustéren tesia), erremontisten besoetan eta abarkak erabiltzen dituzten baserriko eta hirietako emakumeen oinetan (K. Untzuetaren lana). Euskal biotipoaren proiekzioa argi geratzen da indar eta azkartasun handia behar duten  kirolen aukeratze eta jardutean. Hegoaldeko euskaldunak duten ezaugarria gorputzeko biloen garapen eskasa da. Ikertutako hirurogeita hamar populazioen artean, kontuan hartutako bederatziehun pertsonen- gizasemeak eta emakumeak- arabera euskal populazioa da bilo gutxiena duena esku eta hanketako erdiko falangean (M=% 16,47). Azalaren kolorea kuantitatiboki adierazi daiteke ezkerreko besoaren barnealdean kokatutako ispilatze espektrofotometro baten bidez; ispilatze kurbak euskaldunak, ingelesak, belgiar eta holandarren atzetik kokatzen dituzte, bizkaitarrak  (m=77)gipuzkoarrak (m=69) baino pigmentatuagoak direlarik baino leondarrak eta gainontzeko espainiarren aurretik. Koloreari dagokionez, emakumeak euskal gizonak eta emakume ingelesak baino zuriagoak dira eta emakume kaukasiarren parean daude. Irisaren koloreari dagokionez, eta esan bezala, bai gizonetan bai emaztetan, %50 baino gehiagoetan oso pigmentatuta ohi izan da, antzeko ehunekoa dagokio (M=%40,5) apur baxuagoa izan arren. Ponsen arabera, dermatoglifoak europar populazioko balioen goienetakoan kokatzen dituzte euskaldunak, Europako ekialdeko eta Asiako Ekialdeko Hurbilekoen gisakoak. Ez dago giza talderik euskalduna gainditzen duenik hipotenar eremuko irudien maiztasunean; eta desberdintzen da esku-ahurraren lerroen horizontaltasunagatik, zeren europarren artean  gorputz-enborretan behatzen dira bereiztasunak hobekien. M. Larrañagak Gipuzkoako Goierrin ikertutako 200 pertsonek Ponsek aipatutako hainbat ezaugarri baieztatzen dituzte. Ehun urtez antropologiak behatutako gorputz, buru eta aurpegietako bereizgarri guzti hauek  gure herrian  denboran zehar zer den bilakatzen dena eta zer den mantentzen denari buruz ikuspegi orokorra ematen dute: garaiera luzatzea, bizi-itxaropen handiagoa, adinarekin iriseko pigmentazioa  biziagotzea, batez ere gizonengan; askoz gehiago hortzak galtzeak, behe barailan eragina izateaz gain, aurpegieraren izaera bera ere aldatzen duena.