Eskultoreak

Andonegi Egurbide, Xiri

1955ean Mutrikun jaiotako eskultore eta pintorea. 2011ko urtarrilaren 19an zendu zen.

Elgoibarko Goiti y Estarta eta Ezenarro-Sigma fabriketan egin zuen lan. 1970. urtetik aurrera ekin zion bere ibilbide artistikoari Debako Arte Eskolan (1970-1973). 1996an Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean lizentziatu zen.

Mutrikuko tailerrean garatu zuen sormen-jarduna. Mutrikuko Atxukale plazako multzo artistikoa egin zuen eta baita Moguelen omenezko eskultura ere Markina-Xemeinen (1998).

Halaber, buruhandi eta erraldoiak egiten ditu Mutriku Udalak eskatuta.

  • Oficios Tradicionales [Web]. "Xiri Andonegi." [Kontsulta data: 2016ko maitzak 3].