Enpresariak

Anasagasti, Horacio

Horacio Anasagasti 1879ko uztailaren 18an jaio zen euskal jatorridun sendi aberats baten baitan.

Bere aitona Donostian jaio eta bertatik zetorrela XIX. mendearen hasieran Rio de la Platara iritsi zen eta aita, Narciso Anasagasti, Dolores de la Sernarekin ezkondua, Salado errekaren hegoaldean egotaldi baten jabe izan zen.

Horacio Anasagasti izan zen Argentinaren industrializazioaren aitzindarietako bat XX. mendearen hasieran, baina horrezaz gainera, teknologia berritzaile bat eta lanbideko eskubideen gaietan aurreratu bat izan zen, bere menpe zeuden langileek egunero gehienezko zortzi orduko lanaldia zutelako oraindik langileek horrelako lorpenik eskuratu izan ez zutenean. Baina ez da hori bakarrik; langileek bere garaian ziren ordainsaririk jasoenak eskuratzen zituzten eta lanaldian eguneroko lana erosoago izatea zekarren hobekuntza nabarmenak zituzten.

Umetatik, Anasagastik 1887an herrira iritsi ziren lehendabiziko autoengatiko interesa erakutsi zuen. Ikastetxe Nagusian ikasi zuen, bertatik batxiler titulua eskuan zekarrela eta gerora Buenos Aireseko Unibertsitatean ingeniaritza ikasketak egin zituen , 23 urterekin 1902an lizentziatuz. Handik gutxira, Italiarako bidaiari hasiera ematen dio, zehatzago esanda Milanera, autoen industriako jakintza hobetzeko asmotan. Bere herrira itzultzean Anasagasti Elkartea sortzen du, auto-marken, pneumatiko-enpresa eta ordezko piezak egiten dituzten enpresen ordezko izanik, autoen ordezko piezak egiteaz gainera. Baina Anasagasti ingeniariaren helburua handinahiagokoa da. Elkartea desegiten du eta serieen egindako autoen fabrikazioan jardutea erabakitzen du, jarduera horretan 1910eko Argentinan abiatzen den lehen industria-gizona izatera iritsiz.

Anasagastiren plana atzerritik ekarri izandako osagarrietatik abiaraziz ekoiztea zen, gerora emeki-emeki, eta ahal zen neurrian, nazio-ekoizkinekin ordezkatzeko. Enpresako langileek hogeitik gora izatera iritsi ziren, gehienak europar immigrante espezializatuak. 1915ean enpresa itxi zenera arte 50 auto egiten dira, langileen aldetik lanean jarraitzeko proposamenak, euren ordainsariak eskuratu ez egiteko arriskua izanik ere, izan arren. Anasagastik, bere printzipioekin bat etorriz, ez zuen onartu. Bi izan ziren itxieraren zioak, Lehen Mundu Gudaren hasiera eta ondorioz ordezko pieza jakin batzuk lortzeko zailtasuna eta autoak erosteko finantzaketaren sistemaren porrota, erosle askok zegozkien kuotak ordaintzeari utzi egin ziotelako. "Anasagastiak" jendaurrean 6.000 pesoren balioarekin aurkezten ziren, garai hartarako antza denez kopuru garestia izanez, baina bestalde hileroko 200$ ordaintzeko finantzaketa erosoa eskaintzen zen.

Egun erakusgarri diren bi gelditzen dira, euretariko bat Palomarreko Hegazkin Indarrean, Anasagastik berak emana eta San Isidroko Automobil Klubean dagoena. Oso interesgarria da autoetariko batzuk Anasagastik berak Frantziako Rallya eta Boulegne Sur Mer- San Sebastian bezalako, besteak beste, Europako lasterketa garrantzitsuetan parte-hartzera igorri zituela adieraztera ematea, europar firmarik garrantzitsuenen harridurarako garaipen ospetsuak lortuz. Argentinar autoak nazio-banderaren margo berdinekin margotuta zeudela esaten zen: urdin argia eta zuria. Zehatzago esateko, argentinar ekoizpenekoak ziren Mundu Zaharrera lehendabizi esportatu ziren hiru autoek 1921eko urtarrilean Buenos Aireseko kaitik aipatutako kirol-lehiaketetan erabiltzeko helburuz ontziratuak izan ziren.

Horacio Anasagasti ingeniaria, Argentinan industria eta teknologiaren aitzindaria izan zena, Buenos Aireseko hirian bihotzekoak jota hil zen 1932ko apirilaren 8an eta bere hezurrak Recoletako Hilerrian daude. Palermoko auzo porteño batek bere izena darama, eta "Don Horacio" izeneko Rosendo Mendizabalen lana den eta galdu izanagatik bere partiturarik ezagutzen ez dugun tangoak, bere herriaren aurrerabidearekin konprometituta egon zen argentinar nabarmen horri omenaldia eskaintzen dio, zeren, gainera, Anasagasti gaur egun historikoak diren entitateei lotuta egon zen. Touring Club Argentino izeneko Lehen Zuzendaritza Batzordeko partaide eta sortzaileetariko bat izan zen, 1907ko urtean. 1908an Aero Club Argentino izenekoaren sortzailea eta Hegazkintza Militarrerako Eskolarena ere eta hori guztia gutxi ez balitz, Nahuel Huapi Nazio-Parkea sortzeko bultzatzaileetariko bat da eta ondorioz parkeko kale eta laku batek bere izena daramate.