Literatoak

Anabitarte Irazu, Agustin

"Anabi"

Euskarazko idazle eta nobelagilea. Donostian jaio zen 1891eko azaroaren 20an. Donostian bertan hil zen 1981ean.

1923koa da haren lehen obra, Neska-mutilleri dirua aurreratzen erakusteko aurrrestearen inguruan alegia. 1925ean Antziñako Olimpiar Jolasak argitaratu zuen. Baina Anabitarteren obrarik behinenak eleberriak dira: Usauri, 1929, Euskaltzaindiaren Schuchardt saria; Donostia, 1932ko sari bera lortu zuena eta Poli, 1958an argitaratua. Bidaldi kronika bat ere argitaratu zuen, Aprika-ko basamortuan (1961), Aljerian barrena egindako bidaiaren kontaketa errealista, basamortu eta inguruko oasiak deskribatuz. Bertan hainbat lekuren inguruko deskribapena ikus dezakegu, besteak beste, Arjel, Busaada, Biskra, Tugurt, Uargla, eta abar. Anabitarte, bestalde, argazkizalea zen eta bidaldietako erreportaiak eta erakusketak egin zituen.

  • CORTAZAR, N. "Agustín de Anabitarte: Aprika-ko basamortuan", El Bidasoa, 1962, 868. alea.
  • MICHELENA, L. "Poli mutil umezurtz baten ibillaldiak". Egan, 1958 (239).
  • MICHELENA, L. Historia de la Literatura Vasca (156).
  • EGIA, Gotzon. Agustin Anabitarte. Bidegileak, Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 2006.