Ikastolak

Altzako ikastola. Donostia

Gipuzkoan Ikastolen aldeko mugimendu handia zegoen, euskara bizirik eta sendo mantentzeko ahaleginean. Altzak ere ez zuen nahi izan atzean gelditzerik eta pareko mugimendua sortu zen, hainbat gazteen iniziatibaz, helburu nagusi batekin: haurrak euskaraz heziko zituen zentroa sortzea eta hezkuntza euskalduna eskaintzea.

Hasierako urratsetan, Ikastolaren aldeko mugimenduan zebiltzan gazteak Altzako hiru parrokietara joan ziren etxez-etxe ume bila, euskararen iraupena eta normalkuntza ikastolekin lotura ikusten zutelako.

Lehen bilerak jesuiten parrokian egin ziren, ondoren baita Los Bosco-en zeuden kaputxinoetan ere. Altzako Ikastolak l.97lko udazkenean ireki zituen bere ateak lehen aldiz, los boscotarrek dohain eskainitako lokaletan eta lehen andereñoak Manoli Larrea eta Kristina Astigarraga izan ziren. Lehen urrats hauek, beste hainbat ikastolak bezala, auzo horietako parrokien babespean eman ziren.

Batzordekideen artean honako hauek ere aipa daitezke: Jabier Lekue, Joxe Mari Arraras, Mailaren Mugika, Juan Antonio Gorosabel, Martin Elizasu, Luis Mari Ralla, Zabalegitarrak, Murotarak, Juan Mari Mariño, Kati Ruiz, Bogoña Alkiza, Pedro Migel Ezkerra ...

1974. urtean eta oztopo legal eta administratibo asko gainditu ondoren, Herrera eta Intxaurrondoko ikastolekin elkartu zen, hiru ikastolek zituzten arazoen aurrean indar gehiago izango zutelakoan. "Junta koordinatzailea" sortu zen eta Herri Ametsa ikastola berria aurrera ateratzea izan zuen helburu.

  • Herri Ametsa Ikastola -Herrera-Altza-Bidebieta. Herri Ametsa Ikastola XXV. Urteurrena 1966-1991. Donostia: Ikastolen Elkartea, 1990.
  • Herri Ametsa Ikastola. [Kontsulta data: 2014ko urtarrilak 7].