Matematikariak

Alava y Viamont, Diego de

Matematikari eta ingeniari militar gasteiztarra. Gasteiz, ca. 1555-Valladolid, ?.

Diego de Alavak teoria balistiko bat -Niccolo Tartagliarengandik (1500-1557) erabat bere kasa jardunaz eta honek egindako errakuntzetariko asko zuzenduz- garatu izatearren besterik ez bada ere, tresna hori gabe doitasun-matematikoa eta XVII. eta XVIII. mendeetako artilleriaren zientzia-izaera ulertzea zaila baita, zientzia-hiztegi baten aintzat hartua izateko ezaugarri guztiak bereganatzen ditu.

Sendia noble eta ospetsu bateko kide, Francisco de Alava artilleriako kapitain nagusiaren (Frantzian Felipe II-aren enbaxadore izateaz gain) semea, Diego de Alavak armetara bideratzeko arrazoi onik izan zuen, eta, agian, baita Alcalako eta Salamancako Unibertsitateetan matrikulatu izan zen lege eta kanonetarako ere. Baliogarri eta beharrezkotzat jo zituen (izatez, legelari ospetsua izatera iritsi zen), eta gainera Jeronimo Muñoz valentziar katedradun ospetsuak emandako matematika ikaskizunak interes handiko izan zituen. Bere zientzietarako joeraren inguruan berea baino aitaren gogo biziari eskerrekoa zela gogoratzen zuen.



Artilleria liburuak idazten ez ziren Espainian, Salamanca ospetsuan ikasketak egitea legelari eta elizgizonak heztera bideratuta zegoenean, ikasleak -zoririk izatean- katedradun konprometituren batengandik zientzia-ezagutza jakin batzuk besterik hartu ez zitzakeenean, Diego de Alavaren kasua, bere lan guztia bezala, nolabait berezia da. Bertan izan zen, aljebra geometriara nola aplikatzen zuen ikastez zebilela, Espainian balistika ahaztuta zegoenaz. 1590ean, behin hiru urteko auzibide eta berandutzearen ondoren, ospe eta aintza lortuko zuen lana Madrilen argitaratuko du: El perfecto capitán instruido en la disciplina militar, y nueva ciencia de la artillería, Espainian argitaratutako bere generoko lehenengoa izan ez bazen ere lehenengoetarikoa izanik. Sei liburuk osatzen dute: lehenengo biak antolaketa taktikoaz dihardute; hirugarrena, fundizio eta munizioez; laugarrena, tresnen erabilera trigonometriara aplikatzeko metodoaz (Regio Montanoren seno zuzenen taula bat ere ezarriz); eta azken biak -baliorik handiena dutenak-, balistikaz edota "artilleriaren zientzia berriaz" dihardute. Bai balistikaren lana eta baita El perfecto capitán-eko zatiren batzuk ere matematika-aipamenetan oinarritzen dira eta Diego de Alavak, gudarostean zerbitzatu ez eginagatik ez zuen armekin esperientziarik eta horregatik kritikak jasan zituen (hein baten Muñoz bere maisuak artilleria piezekin sarritan egindako esperientziak jarraitu zituen arren).

XVI. mendeak matematika artilleriara aplikatuta Galileok, era errazean, aipatutakoa baino askoz ere doiagoa izan zitekeena adieraztera eman zuen. Niccolò Tartagliaren La Nova Scientia (1537) lanak artilleriaren erabilera biribiltzeko bidea, matematikaren logika-ikuspegitik (ez esperientziagatik bakarrik), jaurtigaiek zehazten duten kurbaren ezaugarri eta izaera ikertu beharra zegoena frogatu zuen; eta tiroan kurbaren irismena zehazte-modua ere iragarri zuen, irismenarekiko gehikuntza igotze gradu bakoitzerako berdina zenaren tesiari -hori bai, frogatu gabe- eutsiz. Tartaglia piezei igoketarik emateko eskuadra lehendabiziko aldiz erabili izan zuenaz harro zegoen, urteak arinago erabiltzen bazen ere (antzinatean piezak haztamuz apuntatzen ziren, eta tiroa nora zuzendu nahi zenera arteko distantzia begiz neurtzen zen). Alava gehien harritu zuen Tartagliaren doktrina-xehetasun bereizgarria hauxe zen: irismenak eskuadrako puntuen heinean gehitu zitezena zen eta, ondorioz, tiroketa horizontaletan, tiroaren kurbatzea koadrantea izatea; tiroketa horietan jaurtigaia gutxikako zeihartasunez mugitzen zela -hark ez bezala- uste zuen, ibilbidearen kurbadura geroago eta gehiago handituz joanez, goitik beherako linean abiatuz amaitzeko. Horrek guztiak Alavak Quesiti et Inventione Diverse (1546) ez zuela ezagutzen adierazten digu, zeinetan italiar jakintsuak bere doktrinako oinarri hori zuzendu zuen. Izaera matematiko hutseko zuzenketa adieraztera mugatzetik urrun, Diego de Alavak bere burutapenak balizko irismenak zehazteko modua erakusten zuten taulaz garatu zituen. Bere ekarpenaren adierazpenik ezagunena azken liburuan erantsi zituen taula nagusiak dira, irismenak igotze-angeluen seno zuzenei proportzionalak zaizkienarekiko bere teorian oinarri dutenek hain zuzen.

Bere igarkizunen artean 45ºko angelu bati irismenik handiena (gai honetan Tartagliarekin bat zetorren) dagokionarekiko erakusketa edota "que la bala tiene más fuerza a algunos pasos de la boca que al salir de ésta", hori esaterik oinarritu zezakeen arrazoirik ematen ez zuen arren, (bere argitasunaren lekuko mende batzuk geroago baino ez da Serbet-en abiagailuaren bitartez bala batek kanoi-ahotik 20 m ingurura kokatutako puntuan azelerazioa azaltzen zuenik frogatuko) aurki daitekeena ikustea bitxia da. Bere jaiotza- eta heriotza-tokiak ez dakizkigu; jakin dakigu, aldiz, 1594an Valladolideko San Benito el Real Monasterioari saindu horren bitxi bat eman ziola. Esker onez, fraideek bere ehorzketarako San Juan oparria eskaini zioten bere gorpua bertan dela.