Monarkia eta noblezia

Akitaniako Alienor

Akitaniako Dukesa eta geroztik, Frantziako Erregina eta Ingalaterrakoa ere, hurrenez hurren.

1122. urte inguruan jaio zen eta 1137. urteko Bariku Santuz Compostelan hil zen Gilermo IXaren alaba eta oinordeko izan zen. Alienorrek 16 edo 17 zituela Frantziako Louis le Jeunerekin ezkondu zen. Ezkontza horrekin Frantziako erregearen eta Akitaniako duke ezkontidearen esku jabetza erabat zabalak biltzen zituen. 1146 urtean, dukesak hogeitabost urte inguru zituela, erregeak bigarren gurutzadara eraman zuen. Erregina-dukesa ederra zen, arteetan zaletua, olerkarien babesle eta jaiak eta torneoak asko maite zituena. Antiokian izan zuen bere jarrerak hainbeste aztoratu zuen Luis eze erregina hiria uztera behartu zuen. Bestalde, erregeak Alienorren eta Antiokiako bere osaba Raimundo Iaren artean legez aurkako harremanak izan zitezkeenaren susmorik izan zuen. Gogoeta askoren ondoren erregeak bere emaztea zapuzteko behin betiko urratsa eman zuen, bere ezkontza urruneko ahaidetasun arrazoiengatik baliogabekotzat joz (1152). Louis VIIarekin bi alaba izan zituen; Maria, Champagneko Enrikerekin ezkondua, eta Alizia Bloisko Tibaldoren emaztea.

Alargun aberatsa eta askea, bigarren senarra arin aurkitu zuen: Plantageneteko Enrike, Anjouko Kondea, Normandiako Dukea eta Fulques Jerusalengo erregearen iloba. 1154an Ingalaterrako erregetza aulkia Enrikerengan zen eta ondorioz akitaniar jabetzak ingelesak kontinentean zituztenekin bat egin zuten. Batzuk eta besteak hauexek ziren: Normandia, Akitania, Anjou, Turena, Maine, Bretaña, eta Tolosako konderriaren omenaldia.

Erregea, Leonor baino gazteagoa, Cliffordgo Rosamunda begiz jo zuen. Emakume hori oso ospetsua zen balada eta erromantzeetan. Semeak, amak irakatsita, euren aitaren aurka ekin zioten, Enrike, nagusiena, bere amak Akitanian zituen ondasunetan babestuz, eta, apur bat geroago, bere beste anaia biak, Ricardo eta Godofredo. Lurrik gabeko Juan baino ez zen, txikiena zena, Ingalaterran gelditu. Alienor atxilotua izan zen eta Slisburyn giltzapetua edo Winchesterren, 1189ra arte, Enrike IIa bere senarra hil zenera arte hamasei urte bertan igaroz.

Urte horretan, bere seme zen Rikardo Lehoi Bihotzak errege aulki ingelesera igo zuen eta bere ama aske utzi zuen. 1190ean, Rikardo Gurutzadetan zebilen, eta erreinua eta jabetzak kemen eta trebetasun handiz gobernatu zituen. Bere seme txikia zen Lurrik Gabeko Juanen azpikeriak arrastoan sartuta zituen eta 1192-1194 bitartean Alemanian Rikardoren gatibutasunean zehar erresistentziarako gogo handiari eutsi zion. Behin askatasuna bereganatu ondoren Rikardok bere anaia txikiari beronek egin zituen azpikeriak barkatu egin zizkion. Plantageneteko Enrikerekin zuen ezkontzatik hiru alaba izan zituen: Matilde, Saxoniako Enriquerekin ezkondua; Leonor, Gaztelako Alfontso VIIIarekin ezkondua, eta Juana, Siziliako erregina eta geroago Tolosako kondesa. Laurogeitaka urteko erregina Gaztelan gerora Luis VIII izango zenarekin bere iloba Zuriñek izandako ezteietara joan zen. Itsas legegintza-kode ospetsua zen Roles de Oleron izenekoa idaztea agindu zuen. Bere egunak, Fontevarulteko abadian amaitu zituen, bertara aspalditik bere bizitzaren gainerako denbora igarotzen joana baitzen.

  • FLORI, Jean. Leonor de Aquitania: la reina rebelde. Madril: EDHASA, 2004.
  • PERNOUD, Regine. Leonor de Aquitania. Bartzelona: Acantilado, 2009.