Elkarteak

Akitania-Euskadi Plataforma Logistikoa

Plataforma 2004an sortu zen legalki Ekonomia Intereseko Europako Talde (EIET) gisa, alde batetik, Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lan Sailaren eskutik eta, beste alde batetik, Akitaniako Eskualdeko Kontseiluaren eskutik. Plataformaren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko eta Akitania Eskualdeko garraio arloko azpiegiturak eta egiturak sustatzea da, barne-modalitateko kontzeptu bati eutsiz.

Bere izaera eskualde artekoa da, mugaz gaindikoa baino gehiago. Euskadi eta Akitaniako bide-sistema saturatuz gero, kontinente osoan estrategikoki balio handiena zuen Europan zeharreko ibilbidea arriskupean zelako kontzientzia zabaldu zen, eta horri aurre egiteko sortu zen ekimena.

Egun 17 kide ditu plataformak, 11 euskal eremukoak eta 6 Akitania aldekoak. Tartean dira Bordele, Baiona, Pasaia, Bermeo eta Bilboko portuetako portu-erakundeak; SNFC, Fret "Entité Espagne", Euskotren, Eusko Trenbide Sarea trenbide-erakundeak; eta aire-linea arloko erakundeak, esate baterako, Bilbao Air y VIA edota Promoción del Aeropuerto deVitoria S.A.

  • AHEDO, I., ETXEBARRIA N., LETAMENDIA, F. (2004): Redes Transfronterizas Intervascas, EHUko Argitalpen Zerbitzuak, Leioa
  • CASTRO, J. L., UGALDE, A. (2007): Anuario sobre la Acción exterior de Euskadi, 2006, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, HAEE, Oñati