Musikakoak

Agur Jaunak

Ignacio Perez Arregi ahaldunaren proposamenez 1.917. urteko uztailaren 13ko erabaki bitartez Gipuzkoako Foru Aldundi Txit Goreneko Mikeleteen turuta-dei bihurtutako Lapurditar ehiza-soinu herrikoia dugu.

Lehendabiziko aldiz 1918. urteko abuztuaren 1ean estreinatu zen San Inazioren jaiegunez Loiolako Santutegian urtero egiten zen ospakizuna zela eta. Eusko Ikaskuntzak Oñatin irailean ospatutako Kongresuan oso herrikoia izatera iritsi zen.

Luis Ezkurdiak egokitasunez dioen bezala, bere doinua, erraza eta tonalitate bakarrez taxutua, akorde birekin bakarrik, tonikoa eta nagusia, eta laudun eta bostun tarte nabarmendunezko martxa, hizkiaren sinbolismoz, agur ospetsua egitera prestatzen da. Bere hitzak honako hauek dira:

Agur Yaunak
Yaunak agur
Agur t'erdi
Danak Yinkoak
Iñak gire
Gu ere bai
Zuek ere
Agur Yaunak
Yaunak agur
Emen gire.

  • PÉREZ ARREGUI, Ignacio: El Diario Vasco, 31-VII; 1-VIII-1963
  • EZCURDIA, Luis: Los Miqueletes, 1968, 211-218.