Enpresariak

Aguirre Idirin, Gregorio

Bilbon 1825eko maiatzaren 24an, merkatarien sendia baten baitan jaiotako bizkaitar pertsona ospetsua, Maria Jesus Idirin Iruretagoyena eta Gregorio Agirre Azaolaren semea, aldi progresistan hiribilduan hautesle izandakoa, eta bere negozioek zirela eta 1930. Hamarkadan J. J. D'Espaux baionako merkataritza etxearekin harremanak izan zituena.

San Ignacio de Loyola ikastetxean gizateriak ikasi zituen. Gero Ingeniarien Eskolan sartu zen, eta bertan Práxedes Mateo Sagastaren ikaslaguna izan zen. Ikasketak bigarren urtean bertan behera utzi beharra izan zuen ikusmen gaixo batek jota. 1849an, matematika irakasle azterketak egin zituen, bere heziketa Frantzian, Alemanian, Ingalaterran eta Eskozian osatuz. Geroago, 1850 eta 1860 bitartean sendi-negozio bi eraman zituen. Muturreko liberala, politikan 1854an estreinatu zen Bilboko Udaletxeko zinegotzi izendatua izatean, kargu horretaz inoiz jabetuko ez bazen ere.

Batzar Nagusietan ordezkari izan zen Mungiako hiribilduaren izenean 1866. Urtean eta 1868an Aiangizetik ere, lehenengoaren hautaketa eginez. Foruen, errepideen eta trenaren eta ogasun eta kontularitza batzordeetan izan zuen bere partaidetzagatik nabarmendu zen. Nekazaritzaren hobekuntzarako ere proposamenak egin zituen eta Zugaztietatik Pedernaleserako bidearen ikuskatzerako barrutiko Zuzendari berezia izan zen. Halaber foru eta administrazioaren eraberritze-ahaleginen eta parroquia-konponketaren gauzatzearen alde agertu zen, gastu publikoaren murrizketari zegozkien gaietan bereziki jardunez. 1863. urtean, 1862ko aginduari jarraituz, lurralde estatistikaren atonketarako batzorde bereziko kide izendatua izan zen, eta gerora, horren baitan, estatistikaren gauzatzerako oinarriak ezartzearen ardura zeukan azpibatzordeko lehendakaria ere hautatua izan zen.

Batzar Nagusietan izan zuen zereginak bere gailurra probintziako Gobernuan partaide izanarekin lortu zuen. Bigarren edo hirugarren Ahaldun Nagusi bezala Aldundira iristeko 1862an onik atera ez zen lehendabiziko ahalegin baten ondoren Gautegiz de Arteagaren eskariz, 1868an izango da foru-kargurik gorenera iritsiko den urtea. 1868ko udaroko Batzarretan lehendabizi oñaztarren bandotik 1868-1870 biurtekorako Mendatako hautesleen eskariz lehen Foru Ahaldun Nagusi izendatua izango da. 1869ko uztailak 24an hil zen. 1860an Fidela Olaeta, bizkaitar lurjabe aberatsa, Larrea maiorazkoaren oinordeko eta Allende Salazar eta Salazar Mazarredo sendiekin ahaidetutako emakumearekin ezkondu zen.

  • Urquijo Goitia, Mikel. Agirreazkuenaga, Joseba (zuzendaria): Diccionario biográfico de los diputados generales, burócratas y patricios de Bizkaia (1800-1876), Bizkaiko Batzar Nagusiak, Bilbao, 1995.