Eskultoreak

Agirre Alvarez de Arcaya, Jose Gabriel

Josetxu Aguirrek gurtzako irudien esparruan eman zituen eskultura arloko lehen urratsak. 1960. urtea zen. Orduan gurutziltzatze bat egin zuen San Ignazio parrokiarako. Haren ostean, berehala, hainbat eskaera jaso zituen, besteak beste, Leintz-Gatzagan, Sabandon eta Estibalizko santutegi erromanikoan paratzekoak. Erlijio arloko ikonografia, gurutzeen eta Andre Mariaren irudiak. Oso jite espresionista nabari zen, non forma tradizionalekin lotutako erreferentzia oro baztertu zituen. Irudiak ikur bilakatu ziren. Erlijio arloko ikonografia horretatik abiatuz, artistak eboluzionatu egin zuen eskultura garaikidearen berezko arazoekin topo egin zuen neurrian, hau da, materia eta espazioaren arteko harremanarekin lotutako arazoarekin topo egin ahala. Horrela, planteamendu espresibo berrien bidez bere hasierako piezen frontaltasunarekin hautsi zuen. Hastapeneko pieza haietan, pintura arloko aurreko faseko aztarnak eta oroitzapenak antzematen ziren. Esperimentazio abstraktuko sasoia abiatu zen.