Kontzeptua

Agerpenak Baskonian

Ezkioko lehen agerpenetan ikusle, fededun, sustatzaile eta prentsa aitorleak bat egin zuten eta itxura batean Arantzazutik eta Lourdesetik bultzatutako amalgama bat izan ziren; Aitzitik, Gerra Hotzean izandako begitazioetan Fatima ageri zen. Fatimako Ama Birjinaren irudi bidaztiak hiriz hiri eraman ziren Europako hegoaldean zehar. Erlijioaren aldeko kanpaina moduko hori hainbat haurrek imitatu egiten zuten. Espainian mota horretako dozena erreplika izan ziren gutxienez. Horietako bat Ribaforadan (Nafarroa) 1954ko abuztuaren 29an; 8 eta 10 urte bitarteko bost neskatok Kristoren (gerritik gora), Jesus Haurtxoaren eta Andre Maria Nahigabetuaren begitazioak izan zituzten. Milaka pertsona hurbildu ziren herrira, tartean Tuterako apaizgai ugari.