Enpresariak

Acha, Manuel

Industrialari arabarra, Manuel Acha S.A. Fábrica de Licores S.A. Destilategiaren sorburua (). Bilbo zaharreko lantegi txiki baten xarabe, likore eta pattarraren fabrika bat 1831 sortu zuen Paul Pomes frantziar industrialariarekin hasi zen likoreen esparruan. Pomes eta Acha Areetan hasi ziren. 1884an Manuelek destilategia Amurriora aldatu zuen, bere familia-industria abenturarako beharrezkoak zituen ezagutzak jada zituenean. Bertan izan zen Atxa eta bere ondorengoek "Licor Karpy", "Gran Quinado San Roque" izenekoa edo "Atxa Patxarana" bezalako euren likore markak ezagutarazi eta ezagunak egin zituzten tokia. 1921ean, Amurrioko ur edangarriaren hornikuntza ustiatzean Manuelek bere negozioak dibertsifikatu egin zituen.

1926an bere Maximino semeak eman zion jarraipena, instalazioak modernizatuz, lurrunezko destilategia ezarri eta enpresaren merkataritza marka guztiak herrikoi bihurtuz (Karpy, adibidez). Bizi izatea egokitu zitzaion atzeraldia zela-eta, eragiketa handia, oso arriskutsua, "O'Trebogad" koñaka merkaturatzea izan zen; pattarren edo kakao, kafe, sagarra, grosella, laranja, limoi, arrautzak, anisetak edo era askotako ron edo likoreak arrakastaz hedatzea ere ez zen erraza izan. "El Tigre" marka orokorraren pean, aipatutakoak bezalako ekoizkin eta etiketak edota beste batzuk Espainian eta Hegoameriketan oso ezagunak izatera iritsi ziren.

Geroztik, lantegi zaharrak modernizatu egin ziren, artisau-lanezko destilazio-prozesuetara kalitate kontrolik aurreratuenak gehitu zitzaizkion eta berrikuntza txikiak tresnerian eta teknologian inbertsio handiak egitea ekarri zuen.

2006ko Urrian, enpresaren 175. urteurrena zela-eta, Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak Likorearen Museoa zabaldu zuen eta bere erakusketa-esparrua oraindik ere 1880ko jatorrizko eraikina zaintzen duen ehunka urteko destilategiaren esparru baten kokatuta dago, eta, beste objektu batzuen artean XIX. mendeko jatorrizko lanabesak eta beste material batzuk erakusten dizkigu.