Kontzeptua

Aberri-Eguna

Lehendabiziko aldiz 1932ko martxoaren 27an, Bilbon, Berpizkunde Pazkoz, Euzko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) urrezko ezteiak ospatzen zirela eta ospatu zen. Ekitaldia izaera folkloriko eta politika mailako oroitzapenezko ekimenez gauzatu zen. Ez zen mitinik izan. Artxandako kasinoan eztei-oturuntza ospatu zen eta bertan hitzaldiak ere eman ziren.

Bigarren Aberri-Eguna Donostian 1933ko apirilaren 16an ospatu zen, hauteskunde eguna baino aste bete lehenago, Euzkadi-Europa lemapean deitutakoa. Mitin nagusia Atotxako zelaian izan zen, Hernandorena, Monzon eta Agirre hizlari abertzaleekin batera Manuel Carrasco Formiguera diputatua eta Unió Democratica de Cataluñako lehendakariak, Ramon Otero, Partido Galegoko diputatuak eta Francesc Maspons Anglasell eta Ewal Ammende, Europar Nazionalitateen Kongresuko Lehendakariordeak eta Idazkari Nagusiak hurrenez hurren (CNE) parte hartuz.

1934ko apirilaren 1ean Vitoria-Gasteizen hirugarren Aberri-Eguna ospatu zen, espainiar Gorteetan Alava-Araba kasuaren eztabaida izan zeneko garaiarekin bat etorriz. EAJ Oriolek gidatutako espainiar eskuinaren Autonomia Estatutuaren aurkako politikari ekitaldi jendetsu batekin erantzuna ematen saiatu zen. Ekitaldi desberdinetan, prentsaren arabera, berrogei milatik berrogeita hamar mila lagun inguru izan ziren. Mendizorrotzako zelaian mitina ospatu zen eta bertan Esteban Isusik eta Landaburu, Irujo, Monzon eta Agirre diputatuek hitz egin zuten.

1935ean Aberri Egunaren ospakizunak, apirilaren 21erako Iruñan egitea aurreikusita zegoena, nafar eskuin atzerakoiaren presioei eta gobernuaren debekuei esker hainbat gorabehera izan zituen. Folklore eta kultura izaeradun ekitaldien nagusitasunak, ekitaldi politikoen kaltetan, ez zuen bere ohiko egunetik kanpo ospatu behar izana eragotzi, eta ezta ekainaren 15erako aurreikusitako bigarren deialdia ere, Gobernazioko Ministroak geldiarazi izatea ere. Madrilen elkarrizketa batzuk izan ondoren, eta historian zehar lehen aldiz eta bakarra izanez, Aberri Eguna izena Euzko Egunagatik aldatuz, eta bide publikoan inolako ekintzarik ez kontzentraziorik ospatu ezina izanez, ekainaren 29an, larunbatez, Euskal Jai Frontoian kultura ekintza batekin hasi eta igandez, 30ean, zezen plazan Javier Landaburu, José Antonio Agirre, Telesforo Monzon eta Manuel de Irujoren hitzaldiak izanez ospatu zen.

1936an EBBk (Euzkadi Buru Batzarrak), EAJren nazio mailako Betearazleak, Aberri Eguna EAJk presentzia izan dadin toki guztietan ospatzeari buruzko erabakia onartzen du.

Eusko Jaurlaritzak eta euskal atzerriratutakoek Pariseko eta Hego Ameriketako Euskal Etxeetan urte luzetan zehar atzerrian ospatzen dute. Urte horietako gertakari aipagarrietariko batzuk hauek dira:

  1. 1947: Bilbon kontzentrazio garrantzi handiko batez ospatutako Aberri Eguna, maiatzaren 1eko greba nagusiaren ataria izan zena.
  2. 1948: Eusko Jaurlaritzak Donibane Lohitzunen ospatzen duen bitartean, arratsaldeko 3,30etan Euskal Erresistentziak Donostia Irratiaren uhinak eteten ditu Agirre Lehendakariaren mezua iragartzeko, eta Portugaleteko Eskegitako Zubian ikurrinak agertzen dira.
  3. 1949: Herri Irratia irrati-etxean etena Agirre Lehendakariaren mezua iragartzeko.
  4. 1963: Atzerrian Eusko Jaurlaritzako a href="/eu/artikulua/ar-80213/">Jesús Maria Leizaola Lehendakariak Parisen Aberri Eguna zela eta ETAri eta bere ZUTIK argitalpen berriak indarkeriarako egindako deiari eraso eginez idatzitako idatzia. Iparraldean, Itxassou-n, lehen aldiz biltzen da Enbata.
  5. 1964: Eusko Jaurlaritzak Aberri Eguna barrualdean, Gernikan, ospatzeko deia dagi, eta lortutako partaidetza mailak deialdiaren egile zein polizia faxista harritzea dakar.
  6. 1965: Bergaran egiten da eta polizia faxistak hiribilduaren inguruan hesi sendo bat ezartzen du. Oso jende gutxik lortzen du hiribildu gipuzkoarrean sartzea.
  7. 1966: EAJk Vitoria-Gasteizerako deia dagi eta ETAk Irun-Hendaian. Errepresio gogorra.
  8. 1967: Iruñan Aberri Eguna ospatzeko Eusko Jaurlaritzak deia dagi. Bezperaz erregimen faxistak Bizkaian espainiarren Foruko artikulu batzuk eten egiten ditu, salbuespen egoera aitortuz.
  9. 1968: Donostian ospatzen da, errepresio gogorra bitarte dela.
  10. 1969: Aberri Egunean EGI-Baik ETArekin bat egiten du.
  11. 1972: EGI, PNV, ELA, ETA, ANAI-ARTEA, ENBATA, BRANKA eta APVk deia egindako baterako Aberri Eguna Baionan.
  12. 1973: Aberri Egunerako alderdi guztien baterako adierazpena lortzeko EAJko zuzendaritza berriak egindako arrakastarik gabeko ahalegina.
  13. 1974: Eusko Jaurlaritzak Gernikan deitzen du Aberri Eguna, 19 ordutan zehar atzerritik etorritako Leizaola Lehendakariaren isilpeko bertaratzearekin.
  14. 1975: EAJk beste alderdi politiko guztiei Gernikan agertarazteko gonbitea egiten die, gehienek onartua izanez. Polizia faxistak indarkeriaren erakustaldi ikaragarria garatzen du baina ez du eragozten Luyten eta Juippers diputatu flamenkoek Batzar Nagusien aurrean ikurrina zabaltzea eta txapelokerrak atxilotu eta tratu txarrak ematen dizkie. Gobernu belgikarrak gaitzespen formala aurkezten du.

1977: EAJk Loiolan, (Gipuzkoan), onartutako ekitaldi bat ospatzen du, ezker abertzaleak Vitoria-Gasteizen elurte harrigarria dela ospatuz.

1978: Martxoaren 27an, parte-hartze handia duen Aberri Eguna baterakoia ospatzen da lau hiriburuetan. Prentsaren arabera Bilbon 100.000 pertsonatik gora biltzen dira, Donostian 70.000 inguru, Iruñean 40.000 inguru eta Vitoria-Gasteizen 20.000 inguru. Hiriburu donostiarrean PSOE, EAJ eta Euskadiko Ezkerreko legebiltzarkideek Autonomia Estatutu Nazionalaren aldeko esaldiak irakurtzen diren pankarta bati eusten diote.

Egilea: Angel Aramberri Aramberri

1979: EAJk eta HBk faxismoaren amaieraz geroztik ospatutako lehen udal hauteskunde demokratikoetan izandako emaitza hobezinen ondoren Aberri Eguna banan ospatzen dute. Aurrerantzean, estatu izaerako alderdi politikoek ospakizun horretatik alboratu egingo dira.

Egilea: Angel Aramberri Aramberri

Une horretatik aurrera, EAJk Aberri Eguna jaiari balio instituzional handiagoa emango dio, irailean ospatzen den Alderdi Egunerako (Euzko Alderdi Jeltzalearen Eguna), jendetza biltzearen ahalegina utziz. Bitartean HBk ohiko duen bezala Nafarroaren barneratze instituzionala aldarrikatzeko Aberri Eguna Iruñean ospatuko du. Oraintsuagoko aldietan hurrengo aipatzen diren ospakizunak dira nabarmendu beharrekoak:

1999: Alderdi abertzaleek, 1998ko irailean ETAren su etenaren ondoren, "Nazio bat gara" baterako lemapean, Bilbon, ospatzen dute Aberri Eguna Josu Ortuondo Alkateak, goizean baterako idatzia irakurriz. Arratsaldean EAJk Bilboko Erakustazokan mitina ospatzen du, Eak Gernikako Jai Alai pilotalekuan egiten du, HBk Iruñeko Anaitasuna Pilotalekuan egiten duen bitartean. Bere aldetik, estatu izaerako alderdiek jai-ekitaldi hori kritikatu besterik ez dute egiten, "kanporatzailea" eta "abertzaleena besterik ez den" ekitaldia dela adieraziz.

2000: Udalbiltzak, Udal Hautetsien Batzarreko Batzorde Betearazleak, Aberri Egunean zehar baterako ekitaldiak ospatzeko egindako deiari erantzunez, apirilaren 23an Euskal Herri guztiko udaletxeen aurrean milaka pertsona bildu ziren.

2001: apirilaren 15ean Ibarretxe Lehendakariak, Aberri Eguna dela eta, Gernikan EAk eta Bilboko Erakustazokan EAJk antolatutako ekitaldi politikoetan parte hartzen du, "bakearen eta indarrik gabe egikaritu daitezen alderdi politiko guztien egitasmo politikoekiko begirunearen aldeko" bere konpromisoa azpimarratuz. Udalbiltzak Gernikako Batzar Etxean ekitaldi bat ospatu zuen. Nicolas Redondok, PSE-EE alderdiaren izenean, prentsaurreko baten "burujabetza ahantzi dezan abertzaletasunaren beharrizana dugu" adierazi zuen.

2002: EAJk Aberri Egunaren 70. urteurrena Bilbon egin zen manifestaldi jendetsuz ospatu zuen eta hiriburu bereko Erakustazokan mitina emanez. Udalbiltzak HBren isla politikoa "demokrazia aurreko egoeretara garamatzalako" gaitzetsi egin zuen. ABk eta Aralarrek batera ospatu zuten ekitaldia Iparraldean, EAk Gernikan mitina egiten zuen bitartean.

2003: Era banatuan ospatu zen. EAJk Donibane Lohitzunen, Agirre Lehendakariaren hilobiaren aurrean eta Bilboko Erakustazokan ekitaldi jendetsu batez ospatu zuen. EAk Gernikan, eta bestalde Broussainen (Asparrenen) hilobian loredun koroa ezarri zuen, Udalbiltzak Hendaian ospatzen zuen bitartean, HBk Amaiurren (Nafarroa) eta ABk Ezpeletan (Lapurdi).

2004: Udalbiltzak "Euskal Herriak izaera estrategikoa eta behin betikoa izan dagian prozesu demokratiko eta baketsu bat zabaltzearen premia du, aspalditik dakarren izaera politikodun gatazka historikoa gainditzea ahalbidetuko diona" esan zuen. EAJk eta EAk, Bilboko Erakustazokan eta Gernikan ospatu zituzten ekitaldietan ETAri euskal herriaren aurrean dagozkion erantzukizunak bereganatu eta armak utzi zitzala eskatu zioten. ABk Ezpeletan, Iparraldean, ospatu zuen. Ezker abertzaleak Iruñean Euskal Herriaren eraikuntza nazionalerako Kontseilua eratzea erabaki zuen.

2005: Martxoaren 27an erkidego mailako hauteskunde bezperan ospatzen da. EAJk jendez gainezka dagoen Bilboko Plaza Nagusian ospatzen du eta Ibarretxe Lehendakariak Zapatero Aznarrek egin zuen gauza berbera egitera mugatzen dela salatu zuen. Gernikan ospatutako ekitaldian EAko Lehendakariak Espainia "inperialistatzat" jo zuen. Iruñean Batasunak antolatutako deialdiaren aurka polizia ekimen ikaragarria eman zen. Aralarrek Durangon ospatu zuen, prozedura demokratikoen bidezko askatasuna aldarrikatuz. Batzarrek Nafarroan aldaketarako aukeraz jositako etorkizuna azaltzen zela iragarri zuen. Udalbiltzak Aberri Eguna batera ospatzeko euskal diasporari deia egin zion. PSE-EEk "eusko aberri abegitsu eta integratzailea"ren alde egin zuen, PPk ospakizuna hauteskunde-ekimena zela adierazteaz gain legezkoa ez zen herri galdetegirako deia nahi zuela esanez kritika egiten zuen bitartean.

  • ANASAGASTI, Iñaki; SAN SEBASTIAN, Koldo. "Los años oscuros. El Gobierno Vasco. El exilio". Donostia. Editorial Txertoa, 1985.
  • ANTXUSTEGI, Esteban. "Abertzaletasunaren auzia: independentzia ala autonomia. Sabino Arana eta bere oinordekoak". Bilbao. Fundación Sabino Arana, 1997.
  • ARISTI, Pako. "Euskal Aberria". Donostia. R & B Ediciones. 1994.
  • CHUECA, Josu. "El nacionalismo vasco en Navarra (1931-1936)". Bilbao. Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco, 1999.
  • DAVANT, Jean Louis. "Histoire du peuple basque". Donostia. Elkar, 1989.
  • DE PABLO, Santiago; MEES, Ludger; RODRIGUEZ RANZ, José Antonio. "El péndulo patriótico. Historia del Partido Nacionalista Vasco". 2 Liburuki. Barcelona. Crítica, 2001.
  • DE PABLO, Santiago. "El nacionalismo vasco en Álava. (1907-1936)". Bilbao. Gobierno Vasco, 1988.
  • DOUGLAS, William A. "Basque Politics: A case Study in Ethnic Nationalism". Reno. University of Nevada, 1985.
  • GARCIA VENERO, Maximiano. "Historia del nacionalismo vasco". Madrid. Editora Nacional, 1969.
  • GARCÍA DE CORTAZAR, Fernando y LORENZO ESPINOSA, José Mª. "Historia del País Vasco". Donostia. Editorial Txertoa, 1994.
  • GURRUTXAGA, Ander: "Del PNV a ETA. La transformación del nacionalismo vasco". Donostia. R & B Ediciones, 1996.
  • FUSI, Juan Pablo. "The Basque Question. 1931-1937. Revolution and War in Spain. 1931-1939". London. Paul Preston, 1984.
  • LETAMENDIA, Francisco. "Historia del nacionalismo vasco y de ETA". 3 Tomos. Donostia. R & B Ediciones, 1994.
  • MARTINEZ MENDILUCE Jose Antonio y Luis. "Historia de la resistencia antifranquista en Alava 1939-1967". Donostia. Editorial Txertoa, 1998.
  • SAN SEBASTIÁN, Koldo. "Historia del Partido Nacionalista Vasco". Donostia. Editorial Txertoa, 1984.
  • UGALDE, Martin. "Biografía de tres figuras nacionales vascas. Arana-Goiri, Agirre, Leizaola". Donostia. Sendoa argitaldaria, 1984.