Entidades

Hospital de Cruces

Ver versión en euskera.

Gurutzetako Ospitalea Osakidetzaren ospitale orokor bat da, eta bere xede nagusia, alde batetik Uribe eta Enkarterri-Ezkerraldea eskualdeetako hiritarrei asistentzia publiko sanitario espezializatua eskaintzea da, eta beste aldetik, EAE-ko beste eskualdeei nahiz beste Autonomi Erkidegoei ere, erreferentziako zerbitzuetan eta izaera unibertsalarekin larrialdietako arreta eskeiniz.

Era berean, graduatu aurreko irakaskuntzan, heziketa espezializatuan eta ikerkuntzan ekarpena egiten da. Horretarako ospitaleko jarduera arreta, jasotako biztanleriaren osasun-mailaren hobekuntza eta erabiltzaileen, pertsonen eta intereseko beste taldeen asetzea bilatzera zuzentzen da, komunitatearen etengabeko hobekuntza eta garapena bilatzen duen kudeaketa-sistema bat aplikatuz, eta guztia gizartearekin arduraduna den jokabide batekin egiten delarik.

Gurutzetako Ospitaleak Euskadiko erreferentziako ospitalea izan nahi du. Honela, bikaintasuneko eremuak izanik asistentzia, irakaskuntza eta ikerkuntza-esparruetan destakagarria izan, bai estatu mailan eta baita nazioarteko mailan ere.

Lana burutzeko garaian honako balioei ematen die garrantzia ospitaleak:

  1. Bezeroarentzako orientazioa (Bezeroari tratu pertsonalizatua emateko gaitasuna).
  2. Profesionaltasuna (Dagokigun lana garatzeko gaitasuna, ezagutzak zabaltzeko nahia eta lanbidearekiko harrotasunarekin).
  3. Emaitzen araberako orientazioa (Pazientearen onura bilatzeko gaitasuna, baliabideen erabileran eraginkorra).
  4. Konpromisoa (Arauak beteaz, dagozkion lanak eta zehaztutako helburuak onartzeko gaitasuna).
  5. Jarrera Berritzailea (Ideiak sortzeko gaitasuna eta egoera berrietara egokitzeko borondatea, taldeko lanean helburuak eta ezagutzak elkarrekin banatuz).

Aipatu bezala, osasun-asistentzian Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan eta kanpoan erreferentziako zentroa da honako alorretan adibidez:

  1. Gibeleko eta giltzurruneko transplantea
  2. Erre handiak
  3. Giza Ugalketa
  4. Kirurgia Kardiakoa
  5. Pediatriako hainbat espezialitate
  6. Amaetxea
  7. Parkinsonaren Kirurgia
  8. Okuloplastia
  9. Epilepsia-unitatea
  10. Muin-unitatea

Unibertsitate ospitalea ere bada, non irakaskuntza nahiz ikerkuntza garrantzia handikoak diren.

Mediku Espezialistak hezi ditu 1972. urteaz geroztik. 40 espezialitateetan heziketa eskaintzeko akreditazioa du, eta irakaskuntzara zuzendutako antolaketak duen kalitatearengatik 2005 eta 2009. urteetan Osasun eta Kontsumoko Ministerioaren aipu berezia jaso zuen.

Heziketa Mediko Espezializatua Irakaskuntza Medikoko Unitatetik antolatu eta kudeatzen da. Era berean, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntza espezifikoa du Pedagogiako arloan eta Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboaren arloan.

  • Irakaskuntza-misioa

Heziketak bere espezialitatearen berezko eskumenak (espezifikoak) zein balio, jarduera, ezagutza eta gaitasun-multzo batez osatutako osasun-lanbideetarako komunak direnak barne hartuko ditu.

  • Irakaskuntza-ikuspena

Ospitalearen asmoa nazioarteko mailan definitutako eskumenetan bikaintasuneko profesionalak trebatzea da eta horien oinarrizko elementua Profesionaltasuna izatea nahi du.

Gurutzetako Ospitalearen Ikerkuntza Unitateak (IU) 1993. urtean, Osasun eta Kontsumo Ministerioaren Osasun Ikerkuntzen Funtsaren (OIF) behin-betiko akreditazioa jaso zuen.

Egitura aldetik, Molekula-Genetikako Laborategia, Biriketako Fisiopatologiako Laborategia, Zelula Ametako eta Zelula-Kulturako laborategia, Estabularioa duen Operazio-gela Esperimentala, Epidemiologia Klinikoko Unitatea eta Entsegu Klinikoen Idazkaritza Teknikoa, dira unitatea osatzen dutenak. Unitate honek, ikerkuntza kliniko-epidemiologikoa eta oinarrizko ikerkuntza egin nahian, ikerkuntzaren %50 OIF bidez eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak finantzatuta egiten du.

IU-ren instalazioetan zuzenean egiten den ikerkuntzaz gain, asistentzia-zerbitzu eta ospitaleko laguntza-zerbitzuen barruan ikerkuntza klinikoko talde asko dago. Horiek ere IU-aren zati funtzionala osatzen dutelarik.

Ospitalea 150 entsegu klinikoetan parte hartzen ari da, industria farmazeutikoak, sozietate zientifikoek eta ikerkuntzako kolaborazio-taldeek sustatutako 150 entsegu-klinikoetan, alegia.

Ospitalea Carlos III Osasun Institutuak zuzentzen duen Sarean dagoen Ikerkuntza Biomedikoaren Laguntzako Partzuergoaren kidea da. Partzuergoak osasun-sistemaren ikerkuntzaren laguntza-egiturak sustatu nahi ditu, diziplina nahiz zentro askotako plataforma handi bat sortzeko helburuarekin.

Ospitaleak beste osasun-zentroekin eta bere inguru akademiko, zientifiko eta teknologikoekin egiten duen elkarlana kolaborazio akordio eta hitzarmen ezberdinei esker burutzen da. Osasun Sailak ikerkuntza eta berrikuntza Euskadiko osasun-sisteman bultzatzeko asmoz ari da lanean.

Ekintza osagarri guzti horien helburu nagusia Gurutzetako Ospitalean eginiko ikerkuntzaren kantitatea eta kalitatea handitzea da.