Universities

Universidad del País Vasco (2011 version)

Ver versión en euskara.

Campus Birtuala unibertsitateko metodo edo prozedura telematiko bidezko irakaskuntza garatu eta kudeatzeko ardura duen UPV/EHUren zerbitzu bat da. Kasu gehienetan, irakaskuntza eta ikaskuntzak Informazio eta Komunikazio Teknologien bidez (hots, IKTen bidez) eta bereziki internet bidez hedatzen dira.

Baliabide telematikoen erabilera-mailaren arabera, telematika bidezko irakaskuntza nahiz ikaskuntza-eredu desberdinak aurkezten ditu. Horrela bada, campus birtualean bi eratako saioak bereiz daitezke: ikasgelako saioak (egotea beharrezkoa da) eta ikasgelarik gabeko edo erabat birtualak diren saioak.

Campus Birtualean, prozedura telematiko bidezko irakaskuntza eskaintza instituzional osoa bilduko da, eta campus hau, UPV/EHUn prozedura telematiko bidezko ikaskuntza garapena bultzatzeko erreferentea izango da. Beraz, prozedura telematiko bidezko ikaskuntzarekin lotutako irakaskuntza-lana, eta erakundeen onarpenean arreta berezia jarriko da.

Campus birtualaren zereginak honako hauek direla esan daiteke:

  1. Prozedura telematiko bidezko ikaskuntza-irakaskuntza inguruko aholkularitza.
  2. Irakasleen prestakuntza, prozedura telematiko bidezko ikaskuntza-irakaskuntzaren alorrean.
  3. Prozedura telematiko bidezko ikaskuntza-irakaskuntzaren inguruko ekimenen ebaluazioa.
  4. Prozedura telematiko bidezko ikaskuntza-irakaskuntzaren alorrean aplikatzeko ikerketa eta garapena.

Campus Birtualaren esparru akademikoan, Graduko ikasketa ofizialak, Graduondoko ikasketa ofizialak (master titulua eskuratzera bideratutakoak eta baita doktore titulua eskuratzera bideratutakoak), Berezko titulua eskuratzera bideratutako ikasketak, Etengabeko prestakuntzarako EHUk antolatutako ikasketak eta Unean erabakitako beste zenbait ikasketak biltzen dira.

Campus Birtualeko Baliabide Zentroa, aholkularitza eta hezkuntza ekimen berritzaileei laguntza zerbitzuak eskaintzen dizkien laborategi esperimental bat da. Ekimen hauek IKTko tresna eta zerbitzuen erabileran oinarrituko dira. Burututako lana erraztu nahian honako puntuak dira aipagarriak:

  1. Irakaskuntza eta ikaskuntza metodologiei buruzko aholkularitza eta prestakuntza.
  2. Erabiltzaileen profilei tresnen eta baliabide egokien aukeraketan orientazioa.
  3. Laguntza baliabideen, tutoretzen eta ikastaroen gomendioa.
  4. Izaera berritzaileagatik nabarmentzen diren proiektuen eraketari laguntza puntuala, edukien eraketa eta egokitzapen prozesuan, zerbitzuen konfigurazio nahiz pertsonalizazio prozesuan, etab.

Bestalde, Campus Birtualak baliabide eta joeren berrikuspen eta sailkapen sistematikoa egiten du, beste zerbitzu osagarri batzuez gain, informazio gaurkotua eskeintzen duelarik.

Campus Birtualak informazioaren eta komunikazioaren teknologien bitartez, unibertsitate campusaren zerbitzu eta funtzioak zabaltzen ditu. Unibertsitateko kide guztiei eskainitako zerbitzuak etengabe garatzen ari da, aplikazio ezberdinen diseinuan parte hartzen du, ikasketa, irakaskuntza, ikerketa eta irakaskuntza kudeaketari laguntza eraginkorra eman nahian.

Berrikuntzarekin eta Campus Birtualak ematen dituen zerbitzuen hobekuntzarekin konpromisoa mantentzeko, IKTak hezkuntzan aplikatzeko aukera berriak ikertzen jarraitu behar du. Erabiltzailean oinarritzen diren aplikazioak garatu, pertsonalizatu, sare sozialen kudeaketak eta Web aplikazioak txertatu, hauek dira Campus Birtualak egiten ahalegindu beharrekoak besteak beste.