Essay

Hizkuntza, kultura eta gizartea (1998). Joxe Manuel Odriozola

EHUko Euskara Institutuak argitaratua, Euskal Literaturaren Hiztegian.

Joxe M. Odriozolak irabazi zuen 1997an Euskaltzaindiak eta BBKak antolatutako Mikel Zarate Saiakera Saria Hizkuntza, kultura eta gizartea izenburua duen liburuarekin, hain zuzen ere hurrengo urtean, 1998an, argitaratu zen saiakerarekin.

Idazleak bestelako ikuspuntu bat eskaini nahi izan zigun euskararen egoeraz saiakeran, euskararen garrantziaz gain beste osagai batzuk tartean sartuta; izan ere, identitatea garatzean hizkuntzak eta kulturak dituzten harremanak nabarmentzeko ahalegina egin zuen. Soziolinguistikaren esparrutik, hizkuntzaren estatusaz arduratzeko garrantzia azpimarratzen zen saiakeran, eta idazleak gogor kritikatzen zuen elebitasunaz zabaldurik dagoen kontzeptua. Odriozolak zuzenki lotzen zituen hizkuntza eta kultura, eta, horrexegatik, elebitasunaz ez ezik kulturbitasunaz ere hitz egin behar zela adierazten zuen. Bere planteamenduen arabera, hizkuntzaren eta kulturaren artean lotura zuzena dagoelarik, hizkuntzak maila sinbolikoan kultura islatzen du, eta ondorioz, hizkuntza desberdinek kultura desberdinak islatzen dituzte. Printzipio hori kontuan hartuta, hizkuntzatik kulturara igarotzea da falta duguna; idazleak pentsatzen baitu euskara zabaldu nahi delarik, euskaran erdal kultura txertatu besterik ez dela egin, euskaraz euskal kultura bat, berezia, garatu beharrean. Horixe da liburuaren tesi nagusia.

Jakina, tesi horrek inplikazio batzuk dauzka, horren arabera euskaraz eskaintzen diren emaitza kultural guztiak ez baitira zertan euskal kultura izan, gure artean ohikoa izaten zen planteamenduaren arabera. Are gehiago, egileak berak azaltzen duen moduan, euskararen bidez kolonialismo kulturala zabaltzen ari dela pentsatzera hel daiteke. Eta duda planteatzean zaio irakurleari, euskal kulturak euskaraz gain zer beste ezaugarri bete behar duen "euskal" horri behar bezala erantzuteko. Gauzak horrela, ematen du, nazio-identitatea landuko bada, kultura-esentzialismoa dei litekeen jarrera bat garatzea dela hemendik atera daitekeen ondorio nagusia, kultura horren esparruan zer sartu behar den oso argi azaltzen ez bada ere.