Dance

Beorlegui, Iratxe

Dantzan.com erakundearen eskutik.

Dantzari. Donostian jaio zen 1975eko maiatzaren 21ean.

Anaiak akademian hasi zen dantzan. Donostiako Musika eta Dantza Kontserbatorioan egin zituen ikasketak (1984-1990) Peter Brown eta Agueda Sarasuaren eskutik. 1988an ikasle onenaren ohorezko matrikula eskuratu zuen. Rafael Martí eta Angeles Sautiñok zuzendutako Euskadiko Balet-ean hartu zuen 14 urterekin eta hainbat emanaldi egin zituen konpainia horrekin 1989 eta 1996 bitartean. Besteak beste Festival de la Habanan (1993) Alicia Alonso-ren 50. urteurrenean parte hartu zuen. 1996an Mexico-ko Compañía Nacional de Danza del INBA konpainian sartu zen eta bi urte beranduago (1998) dantzari bakarlari izendatu zuten. 2000. urtean Mexico-ren ordezkaria izan zen Paris-eko Nazioarteko dantza lehiaketan. 2006ko abenduan Lehen Bakarlaria izendatu zuten. Mexiko-ko Guerrero estatuko Gobernuaren saria jaso zuen 1999an XII Feria Nacional de la Platan izandako parte hartze nabarmenagatik. 2008an, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen Ibilbide Artistikoaren Saria jaso du.