Architecture

Bibat. Arkeologia Museoa. Gasteiz

Gasteiz.

Gasteizko Arkeologi Museoa Bendaña jauregi errenazentistaren atxikita dagoen eraikina da. Gasteizko Kutxileria kaleko 54 zenbakian kokatuta dago (42.849482°N, 2.6713502°W). Francisco Mangado arkitektoak irabazi zuen Arabako Diputazioak 2000an egindako lehiaketa. 2002an proiektua osatu zuen, eta 2004-2009 urtetan zehar eraikia izan zen.

Eraikina soilik Bendaña jauregiari atxikita uler daiteke. Azken honek Fournier karta museoa osatzen du eta, arkeologi museo berriarekin batera, Bibat deitutako ekipamendua sortzen dute, kultura dinamizatzeko gune berria.

Kanpotik kutxa itxi baten itxura du, eta barnean gardentasuna gailentzen da. Argiarekin egindako jokoa da eraikinaren bereizgarri nagusia. Geografia arabarrean aurkitutako objektu eta materialek osatzen dute bilduma nagusia.

5.000m2-ko ekipamendu honek Gasteizko alde zaharra suspertu nahi du.

Inguruak baldintzatuta sortzen da eraikina, Bendaña jauregiaren patiotik abiatuz. Museo berriak ez du partzela guztia betetzen, perimetroan zehar hedatzen da, jauregiari atxikita eta L formako bolumena sortuz. Honela kalerantz fatxada hermetiko bat sortzen du eta jauregiko patioaren tamaina handitzea lortzen da.

Eraikinaren sarreran nagusia Jauregiaren patioan dago kokatuta. Partzelaren desnibela dela eta, eraikinera zubi baten bidez sartzen da. Zubia lorategi baten gainean kokatzen da. Azkeneko hau solairurik baxuenak argiztatzeko erabiltzen da.

Soto oin eta arraz gaineko bost solairuz osatuta dago. Museoko zerbitzu guneak ekialdeko esparruan kokatzen dira eta gune nagusiak iparraldean.

Soto oinean liburutegi bat eta tailerrak aurkitzen dira. Behe oinean auditorioa eta harrera, eta bilduma iraunkorrerako guneak goi solairutan. Azkeneko gune hauek beira serigrafiatuzko bi hormen artean garatzen den eskailera batekin lotuta daude.

Esposizio guneak beira zurizko prisma batzuez zeharkatuta daude. Hauen inguruan piezen erakusketa antolatzen da. Haietan zehar estalkitik datorren argia irristatu egiten da egunean zehar, eta kapa eta kapa artean, objektuak azaltzeko baliagarriak diren grafiko eta informazioa daramate txertatuta. Iluntzean, argiztatu egiten dira.

Zorua eta sabaia kolore beltzezkoak dira. Wenge zurarekin osatuak, kutxa itxi ilun baten itxura hartzen du. Estalkia laua da, hormigoi armatuzko losaz egina, eta bertan argi zuloak azaltzen dira.

Eraikina kutxa moduan proiektatuta izan da, barnean pieza ezkutuak gordetzen dituen kaxa moduan. Fatxada sortzeko hormak geruza anitzekin osatuta daude.

Perimetroetako kale estuetara eraikinak fatxada hermetikoa azaltzen du. Kanpoaldea brontze plegatuzko azal batez osatuta dago eta barnealdera filtratu beharreko argiaren arabera brontzezko piezen arteko distantzia eta inklinazioa aldatu egiten da. Piezen sekzioa plantan oso sakona da, eta bata bestearen ondoan errepikatuz lortzen den efektua irmotasun eta lodiera handikoa da. Material honek arkeologia eta historiarekin konexio zuzena azaltzen du.

Fundiziozko brontzezko pieza aurrefabrikatuak isolatutako euskarri zeramiko batean heltzen dira, fatxada aireztatua osatuz. Piezek milimetro bateko lodiera daukate eta 15zm-ko tartea dute haien artean.

Altxaera wenge zurarekin egindako zulo batzuez etena agertzen da zenbaitetan, eta hauetan, inguruko etxeak islatzen dira.

Sarrera-patioa definitzen duen barnealdeko fatxada gardenagoa da. Oihal horma bat garatzen da barne perimetroan zehar eta brontzezko lamekin osatu egiten da.

Egitura hormigoi armatuzkoa da. Karga horma, zutabe eta in-situ egindako losez osatutakoa. Egitura metalikoa zenbait lekutan ere tartekatzen da.

Sarrerako patioko fatxada perfil metalikoz osatutako bigarren mailako egitura batekin sortzen da, ondoren brontzezko txapa batekin estaltzeko. Zenbait kasutan, hormigoizko losen bermea ere jasotzen du bigarren mailako egitura honek.

Zutabeen disposizio eta argiek barne azalera garbi eta librea sortzen dute, oztoporik gabekoa. Hormigoizko zutabeak fatxaden lodieran txertatuta geratzen dira, eta metalikoak, arotzeri tartean.

Museoko erakusketa iraunkorrean, 15.00 bat pieza daude erakusgai. Arabako jatorri prehistorikotik abiatuz Erdi Arora artekoak. Honetaz gain, XIX. mendean zehar Arabako eskualdean egindako interbentzio arkeologikoetan lortutako materialen gordeleku ere bada.

Bisita lehen oinean hasi egiten da. Bertan Paleolitiko, Neolitiko eta Brontze garaiak jorratzen dira. Bigarren oinean Burdin Aroko eboluzioa Araban presentatzen da. Azkeneko aretoan, 3. oinean kokatuta, mundu erromatarra eta Erdi Aroa dira protagonista.

Eraikinak zenbait sari irabazi ditu. Nagusiena "XIV Premio Europeo Copper en Arquitectura"2008an.

  • MANGADO, Francisco. "Cofre de bronce". Arquitectura Viva. Madril, 2008ko uztaila, 123 zenb., 54-60. orr.
  • MANGADO, Francisco. "Museo Arqueológico en Vitoria". Arquitectura Viva. Madril, 2001, 77 zenb., 34 orr.
  • MANGADO, Francisco. "Museo Arqueológico en Vitoria: 2000-2002". Arquitectura Ibérica. Museos. Madril, 2004eko iraila, 4 zenb., 46-59 orr.
  • -Plataformaarquitectura.cl [web]. Museo Arqueológico de Vitoria [Kontsulta data: 2012ko irailak 24]
  • Wikiarquitectura.com [web] Museo Arqueológico de Vitoria . [Kontsulta data: 2012ko irailak 24]