Concept

La Salle Gipuzkoan

1904-2010

Dakigunez, La Sallek 100 urte bete ditu gure probintzian, Gipuzkoan. Hau gertatzeko baldintza batzuk bete behar izan dira, beraz, zer oinarriren gainean oinarritu den La Salle hainbeste denbora lurralde honetan mantentzeko? Zentro guztiak eta bakoitzaren ezaugarriak ikasi ondoren, alderdi batzuk funtsezkoak izan dira testuinguru horretan: ikastetxearen hasiera emateak eta ixteak, ikasleriaren ezaugarriak, irakasleenak, gurasoen zereginak, garatutako jarduerak, bizitza erlijiosoa, eta abar. Alderdi hauen guztien artean nahiko indarra izan dute hainbeste urte "La Salle eraikina" zutik mantentzeko eta, zergatik ez, etorkizunean mantentzeko.

Anaiak Gipuzkoara iritsi ziren europar prozesu historikoaren ondorioz, noiz Frantziak kongregazio erlijiosoak kanporatu zituen. Garai hartan Frantzian politika laizista eramaten zuen eta zorrotza izan zen heziketan lan egindako kongregazio erlijiosoekin eta hauek aterpea aurkitu zuten mugaren alde honen. 1904 urteari buruz hitz egiten ari gara. Data horretatik Euskal Herrira iristen hasi ziren Anai frantsesak eta hazkunde horren ondorioz Bilbo Barrutia sortu zuten, 1939an.

Egun hartatik zentro batzuk ireki eta beste batzuk itxi zituzten. Baina hau guztia ikusita erantzun batzuk eman nahi dizkiogu historikoa eta heziketa fenomeno horri. Horretarako metafora bat erabiliko dugu: eraikin bat mantentzen duten zutabeak, eta bestalde, adierazpen grafiko bat ere erabiliko dugu: La Salleko Anaien heziketa-lanak dituen bi ardatz. Eraikina mantentzen duten zutabeek hiru izan dira: zentroen agente sustatzaileak, ikasleriaren arrakasta eta irakasleriaren ezaugarriak. Baina eraikin bat ez da zutik mantentzen zutabeek bat-egite-lotura ez badaukate eta hor dago "lasaliano" eraikinaren indarra: bere heziketa-proiektua. Eraikin hau bi ardatz ditu, zeharkatzen direnak: klaserik behartsuenetarako heziketan aritzea eta behar sozialetara, profesionaletara edo hezitzailetara egokitze iraunkorra.

Lehenengo garaian, 1904-1937, "lasaliano-en" gaitasunak Gipuzkoako industrializazio prozesuari lagundu zion. Bigarrenean, 1937-2006, igarotzea izan zen. Igarotze honek tradizio pedagogikoetatik erronka berriei heziketan joan zen batzuetan garaiko diktaketara eta beste batzuetan kalitatearen eskaeretarako. Hau izan zen bigarren ardatza, baina beste bat dago, marjinazioari buruz, herriko klaseen heziketari buruz eta baztertze sozialari buruz Anaiek beti hausnartzen ari dira. Salbuespen batzuk existitzen dira, Donostiako San Bernardo eta La Salle, Irungo San Marcial, eta beste maila batean Zarautzekoa. Hauek elitista samar izan dira, baina orokorrean, herriko klaseei zuzenduta izan dira, hau da, doakoak izaten saiatzen ziren. Beste aldetik, Anaiak gogokoak ziren lekuetara bakarrik joaten ziren

Aipatu dugun bezala La Salle eraikinak hiru zutabe zituen eta hau da lehengoa: zentro hezitzaileak. Hauek alderdi asko zituzten: agente sustatzaileak, eskaintza hezitzailea, eskola-eraikuntzak, zentroen hasiera emateak, testuinguru sozialak, gurasoen elkarteak eta abar.

Ehun urtean zehar 22 zentro ireki zituzten, eta gaur egun, 10 irekita daude. Haietako batzuek doakoa izatea mantendu zuten, esate baterako Los Angeles, San Luis eta San Ignacio, zeintzuk San Bernardoren menpe izan ziren, beranduago independizatu ziren arren. Gauza bera Irungo San Martzialekin gertatu zen. Honek bi eskola doakoak mantendu zituzten: Los Angeles Custodios eta Cincuentenario. Gaur egun irekita dauden ikastetxe gehienak lehenengo garaian sortu zituzten, Gerra Zibila baino lehen. Ondorengoak dira: Andoain, Beasain, Irun, Donostia, Zarautz eta Zumarraga. Besteak bigarren garaian ireki zituzten. Itxi zuten zentroak egoeraren arabera egin zuten. Bakoitzak bere arrazoiak zituen ixteko eta arrazoi horiek barrukoak edo kanpokoak ziren. Esate baterako, 70. hamarkadan itxi zutenek, erreforma hezitzaileak eskatzen zizkien eskaera berriak, ezin zituzten bete. Ordea, beste zentro batzuek, lehenengo garaian, beste arrazoi batzuk izan zituzten, adibidez, Anaiak I. Gerra Mundiala joan behar ziren edo udalekin arazoak zituztelako edo arazoak apaiz-parrokoekin zituztelako.

Zentroen sormenean beste alderdi garrantzitsu bat ziren agente sustatzaileak. Zentzu honetan, urtean zehar aldaketa nabarmena ikus daiteke. Lehenengo garaian, apaiz-parrokoa zen udaletxearen eta Anaien arteko bitartekari bezala jokatzen zuena. Bigarren garaian udalek, enpresariek, fundazioek edo gurasoen elkarteek Anaiekin kontaktuak ezartzen zituzten Anaiek eskolak arduratzeko. Momentu honetan finantziazio iturriak desberdinak ziren eta urterekin eta zentroen ereduaren arabera aldatzen ziren. Hasieran finantziazio iturriak gurasoak, udalak, patronatuak, fundazioak ziren, jarraian Hezkuntza Ministerioa eta azken urteotan Eusko Jaurlaritza. Kontu honetan ezin dugu ahaztu eskolar-eraikuntzak, zentroen mantentzea eta beste eraikinen sormena, zein konstante bat izango zen urte guztian zehar.

Zentro hauen oinarria eskola-eskaintzan zegoen. Bakoitzak berea zuen eta hau tamainan eta kopuruan mendean zegoen. Zentro guztiek Lehenengo Hezkuntzari lehentasuna eman zioten, Anaiei maila hau asko gustatzen zaielako. Zerbait antzekoa Lanbide heziketarekin gertatu zen. Lanbide Heziketa ia zentro guztietan irakasten zen, nahiz eta era desberdinean, hau da, batzuetan irakaskuntza industriala zen, beste batzuetan merkataritza edo beste batzuetan helduen heziketa edo lanbide-hasiera. Hain zuzen ere, San Bernardo ospetsuan merkataritzak izugarrizko arrakasta izan zuen. Ordea, Bigarren Hezkuntzari ez zioten arreta handirik eskaini eta are gehiago, zentro batzuetan erresistentzia nabarmena eskaini zioten.

La Salle-ren beste ezaugarri bat euskararekiko jarrera izan zen. Historian zehar euskararen alde izan da zirkunstantziek posible egiten zuten neurrian. Lehenengo garaian klase batzuk euskaraz ematen zituzten eta, beste aldetik, liburu eskolarrak euskaraz idazten zituzten. Jarrera honek arazo batzuk udaleko autoritatearekin sortu zituen, autoritateek Anaien jarrera euskararekiko onartzen ez zutelako, hau da, bere euskararen aurreko posizio gehiegizkoagatik. Bigarren garaian katekismoa euskaraz irakasten zuten eta, dakigunez, garai hartan ez oso arrunta, baina hirurogei hamarkadan irakaskuntza euskaraz ematen hasi ziren eta horretarako Anaien eta irakasleen ahalegin handiak izan ziren. Berriz, Anaiei eta irakasleei ahalegin horiek ez zaizkie gehiegi inporta eta euskara ikasi zuten ikastetxeetan irakasteko.

Jakiteko non kokatzen diren La Salleren zentroak, Gipuzkoako mapa bat hartu behar da eta trenbideak jarraitu behar dira. Zentroen ibilbidea Irunen hasten zen eta Eibarren kostatik edo Zumarragan barnetik bukatzen zen. Ibilbidea kostatik hasten bagara, Irunen San Marcial zegoen, Usurbil, Zarautz, Elgoibar eta Eibar -ibilbidea egiten zuen Vascongado trenak-, eta barnetik egiten badugu, Irunen zegoen "hasiera" eta Donostia, Andoain, Ordizia, Beasain eta Zumarraga-Legazpitik trena zihoan. Zergatik Anaiek aukeratzen zituzten herri hauek? Ba, arrazoiak desberdinak dira, baina Anaiek egin zutena beste kongregazio erlijiosoek ere egin zuten Frantziatik iritsi zirenean. Egia esan, herri hauek izugarrizko hazkunde demografikoa pairatu zuten garai hartan, bestalde trena garraio erabilgarriena zen eta, bide batez, herri batzuk beste batzuekin lotzen zituen eta Anai Ikuskatzailea arazorik gabe joaten zen leku batetik bestera.

Bigarren zutabeari dagokionez, ikasleari, egin dugun ikerketa ez da erraza, zeren eta alderdi batzuk betetzen dute arlo hau, esate baterako irakaskuntza mailak, zentroen ereduak, curriculum eskolarra, eskolaz kanpo jarduerak, kokatuta zeuden tokian herrien eskola beharrak, matrikularen eta asistentziaren datuak,... Baina beste alderdi batzuk ere ikertu egin behar dira, hau da, ikasleriaren jatorri geografikoak, lanbide heziketan eskolak bete zituen funtzioak, eta, zergatik ez, La Salle kongregazio erlijiosoa bat zen eta, nola ez, ikasleriaren bokazioen bila beti izan da.

Zentroen garapena begiratzen badugu oso argi ikusten da gertatu zena mendearen hasieratik laurogeigarren hamarkadara arte, alegia, une onenean ia bederatzi mila matrikulatuak izan zituen La Sallek. Jarraian, eta ia gaur egun arte, ikasleriaren jaistera nabarmena izan da, eta ikerketa bukatu genuenean bost mila eta bostehun ikasle besterik ez ziren. Beste jaistera bat Gerra Zibilaren garaian izan zen. Une hartan ikasleen kopuruak seiehun ikasle galdu zituen, baina jaitsiera hura puntuala izan zen zeren eta une hartatik laurogei hamarkadara arte hazkundea iraunkorra izan zen. Gainera 1974tik neskak La Salle ikastetxetan ikasten hasi ziren.

Ikasleriaren eboluzioaren ikerketak zentroetan ikasten zena kontuan izango du. Hau da, 1901ean Garcia Alix-ek eta Romanones-ek heziketa-erreformak indarrena jarri zituzten. Garai hartan nahitaezko eskolaratzeko adina sei urtetatik hamabi urtetara zen. Primo de Rivera-ren diktaduran bi urte gehiago irauten zituen, hamalau urte arte, frankismoaren garaian berriro jaitsi zuten adina, hamabi urtera arte, baina nahiz eta frankismoaren garaian oraindik izan, 1970ean, "Ley General de Educación y Financiamiento de la Reforma Educativa"-rekin berriro 14 urterekin ikasleek derrigorrezko ikasketak bukatzen zituzten eta 1990ean, LOGSE-rekin hamasei urterekin egiten zuten. Ikusten dugunez, ikasleen nahitaezko eskolaratzeko adinari buruz hitz egiten dugunean, ezin dugu "taula rasa" egin.

Garai bakoitzak ere bere mailak izan ditu. Hori dela eta, Haur Hezkuntza edo Aurre-eskola hiru urteetatik sei urteetara zihoan. Lehenengo Hezkuntza sei urtetatik hamabi urtetara, baina Ruiz Giménez-ek, 1953an, erreforma egin zuenean, "Oinarrizko Batxilergoa" sortu zuen eta honek eta Lehenengo Hezkuntzak, adin haiek partekatzen zituzten. Bigarren Hezkuntza hamabi urteekin hasten zen eta hemezortziekin bukatzen zen. Bukatzeko eta Lanbide Heziketaren ikasleari buruz, egoera konplexuagoa zen, 1924 urtera arte Lanbide Heziketak legegintzarik ez zeukalako. Ordea, une hartatik Lanbide Heziketak aldaketa nabariak izan zituen eta hamar urtetatik hogei urtetara egin zitekeen.

Lanean zehar egiaztatu ahal izan dugu ikastetxe bakoitzak izan zuen arrakasta.Bukatu bezain laster ikasleek lortzen zituzten lanpostuak, ikastetxe zehatz batzuetako enpresariek eskatzen zituzten ikasleak edo matrikula mantentzeko jartzen zituzten mugak, arrakasta eskolarra oso ondo islatzen dute. Ordea, arrakasta hori beste era batera neur zitekeen: behar sozialetarako ikasketen egokitzea, hau da, enpresa eta lantegi askok eskaera zehatz bat eskatzen zuten eta La Salleko zentroek eskaera horri erantzun bat ematen zioten. Horretarako zentro horien ikasketak behar sozialetara moldatzen ziren. Egoera hau, batez ere, lehenengo garaian gertatzen zen. Gero, heziketa erreformak iritsi zirenean, hirurogeita hamarren eta laurogeita hamarren hamarkadetan, egoera zaildu zen.

La Salleko ikastetxeek irakaskuntza prozesuak hobetzen saiatzen ziren eta testuinguru horretan, ikastetxe guztietan eraman zituzten jarduera guztiak, beste indikatibo bat izan ziren. Hau da, sarrera azterketak, azterketa-mota desberdinak, lan eskolarraren jarraipena, epai-mahaiak, udako ikastaroak, eta abar jarduera bereziak ziren zeintzuk ikasleen arreta mantentzen zuten. Horrekin eta diziplina eta ordena geletan mantentzen zutenarekin, ikastetxe haietako irudi bat dakarkigu. Berriz, jarduera guzti horiek ez ziren bakarrak. La Salle ikastetxetan ikusi dugun bezala eskola kanpoko jarduerak ere existitzen ziren, bidaiak, erlijioso eta kultural bisitak, kirol ekintzak, edo aisiaren jarduerak, zeintzuk ikasleriaren bizitza betetzen zuen.

Beste aldetik, La Salleko zentroak erlijiosoak ziren, beraz, zentro hauetan arreta handia jartzen zieten bokazioei eta erlijioso jai guztiak ospatzen zituzten, hau da, ekainean San Juan Bautista de La Salle, maiatzean Andre Mariari denbora osoa eskaintzen zioten, Aste Santuan eta Eguberrian ekitaldi guztietan parte hartzen zuten Anaiek eta ikasleek,... Ariketa espiritualak eta beste ospakizun erlijioso batzuk zeuden gai-zerrendan, baina laurogeita hamarkadatik holako ospakizunak desagertzen hasi ziren eta beste ekitaldi hausnargarriak, erlijioaren jarrera bizitzaren aurrean, hain zuzen ere, garatzen hasi ziren. Bokazioei buruz, zentro batzuk espezialistak ziren ikasleak errekrutatzeko, ordea, beste zentro batzuek bokazio gutxi izan zuten.

Anaien zeregina ikaslerekiko harremanetan oso zabala izan zen eta aukera akademikoetatik gazte, erlijioso edo apostolutza elkarteetara iristen zen, baina, gainera, beste jarduera batzuk ere, kirol ekintzak, mendizaleak, edo aisiarenak, partekatzen zituzten.

Irakaslearen zereginak hirugarren zutabea betetzen du. Irakasleriaren eboluzioak, XX. mendean zehar gertatu zena eta Anaiek izan dituzte ezaugarri eta jarrerak, oso ondo islatzen du. Lehenengo jarrera irakasle-hazkunde jarraitua da. La Salle Gipuzkoara etorri zenean, Zarautzera eta Azkoitira, hain zuzen ere, hogeita bi irakasle izan zituen, ordea, 2006an 445 irakasle zituen, Anaiak eta irakasle, neskak eta mutilak, laikoak. Hauetako hazkundea garrantzitsuena izan da historian zehar, batez ere neskena. Neska-ikasleak ikasten hasi ziren 1974ean eta haiekin batera neska-irakasleak La Salle ikastetxeetan sartu ziren. Lehenengo andereñoak 1970ean sartu ziren, baina esaten dugun bezala, benetako hazkundea 1975ean hasi zen. Fenomeno honek bi arrazoi ditu, alde batetik neska-ikasleen matrikula izugarrizko arrakasta izan zuelako eta, beste aldetik, Gipuzkoan irakasleriaren feminizazioaren gertatu zen fenomenoa, batez ere lehenengo mailetan. Ordea, irakasleri honen iristea ez zen Anaien gustukoa; Anaiek ez zituzten emakumeak gustura hartzen, baina hezitzaile eta sozial baldintzek Anaiei erabaki hau hartzeko behartu zieten.

Beste jarrera Anaien jaitsiera izan zen eta testuinguru horretan hiru ziklo ikusten dira: Anaiak iritsi zirenetik 1928ra arte, noiz hazkundea etengabea izan zen, baina dakigunez, Anai asko arrazoi batetik edo bestetik Frantziara bueltatu ziren. Bigarren zikloa Gerra Zibila bukatu zenetik 1977ra arte kokatuko dugu. Ziklo honetan Anaiak une onenak bizi ziren. Hain zuzen ere, 1966tik 1976ra 125 Anai izan ziren Gipuzkoan, eta hirugarren zikloa 1978an hasi zen, non jaitsiera nabarmena ikusten den.

Hau esanda, irakaslerian hiru eredu aurki ditzakegu: lehenengoan irakasleriaren ezaugarriak oso antzekoak ziren, oso homogeneoa zen eta irakaskuntza Anaien menpe zegoelako esan dezakegu. Eredu hau 1904ean hasi zen eta hirurogeigarren hamarkadan bukatu zen. Bigarren zikloan irakasleri laikoa hasi zen La Salle ikastetxeetan eta Anaien, maisuen eta andereñoen presentzia oso orekatua zen. Eredu hau hirurogeita hamargarren eta laurogeita hamargarren hamarkadetan gertatu zen.

Hirugarren eredua 90. hamarkadan hasi zen eta gaur egun arte mantendu da. Eredu honek irakasleri femeninoaren hazkundeak izan du, mutilen portzentajea mantendu da eta Anaien presentziak nabarmen jaitsiera pairatu du.

Ehun urtean zehar Anaiek bi une kritiko izan zituzten: lehenengoa Donostiako San Bernardo Ikastetxea ateak itxi zituenean eta bigarrena, 1968tik 1978ra, II. Vatikano Kontzilio egin zutenean. Donostiako San Bernardo Ikastetxeak itxi zuenean Gipuzkoan La Salleren heldutasun aldi bat interpreta daiteke. Une kritikoa izan zen Anaia gipuzkoarrek arduradun guztiak hartu behar zituztelako, baina beste aldetik, Anaia gipuzkoarrak oso pozik zeuden erronka hartan aurrean. Haiek bazekiten ahalegin handiak egin behar zituztela, baina bazekiten ere etorkizuna itxaropentsua zela. Hala ere, ezin dugu ahaztu nolakoa izan zen garai hura. Errepublikanoek Espainiako gobernua kontrolatzen zuten eta 1933an Kongregazio Erlijiosoen Legea indarrean jarri zuten institutu erlijiosoetarako aurkako legea.

Beste krisia, luzeagoa eta konplexuagoa, ondorengo urteetan gertatu zena aurreratu zuen, batez ere 70. hamarkadan. Zentro batzuk 40-50 urteetan sortu zituzten, baina haietako gehienak desagertu dira, batez ere 1970eko legea onartu ezin zutelako.

Aldaketa guzti hauek testuinguru zehatz batean gertatu ziren, bai Gipuzkoa baita lasalianotar institutuan ere. Garai hartan Gipuzkoan eta arlo guztietan, politikan, kulturalean, sozialean, ekonomikoan,... gertaera desberdinak gertatzen ari ziren. Bestalde, Anaiek hausnarketa sakon bat egiten ari ziren II. Vatikanoa Kontzilioaren ondoren. Egoera honek, barrukoa eta kanpokoa, eragin handia izan zuen Anaiengan eta, ondorioz, ikastetxeengan.