Politicians and Public Officials

Anasagasti Olabeaga, Iñaki Mirena

Cumana, Venezuela, 1947ko azaroak 16.

Sucreko Estatuko Cumana hiriburuan, Venezuelan, jaio zen 1947ko azaroaren 16an. Gurasoak, Jose Luis Anasagasti Hernani eta Itziar Olabeaga Barsurko, erbesteraturik bizi izan ziren Venezuelan. J.L. Anasagasti EAJ-PNVko Larrazabal batailoiko komisario politikoa zen eta Telesforo Monzonek gidatzen zuen gobernazioko egituran antolaturik zegoen. Eusko Jaurlaritzak antolatu zuen itsasontzi batean Frantziatik Santo Domingora 1939an eta ondoren Venezuelara iritsi zen. Itziar Olabeaga Zarauzko Banco Guipuzcoanoko zuzendariaren alaba zen eta 1936ko irailean zigortua izan zen, buruko hilea erabat moztuz eta Iruinera kanporatua, bere aitak Eusko Jaurlaritzaren agindupean ari zelako Bankoen diruak kudeatzen. Mendiz mendi kontrabandisten bideak jarraituz iparraldera ihes egin zuten eta 1939an Donibane Lohitzunen San Ignazio eguneko jaietan Jose Luis eta Itziar elkar ezagutu zuten. Caracasen ezkondu ziren 1945ean. Eraikuntzazko enpresa baten kide zen eta ondoren lan publikoetan, errepidegintzan (Cumana eta Puerto La Cruz) ari zen. Horrelako lanak burutzeko Cumanan zegoela Iñaki Mirena sortu zen 1947an. 1950an hegazkinez ama eta arrebarekin Euskadira egin zuen lehendabiziko bidaia, sendikoen artera. Cumanan jaio ziren beste nebarrebak ere, Maitena, Jon eta Koldo.

1955ean seme alabak ikasketak Euskadin egin behar zituztela erabaki zuten eta horrela ama eta seme alabak Santurtzira heldu ziren Marques de Comillas itsasontzian. Donostian bizitzen hasi ziren eta Marianisten eskolan egin zituen ondoko ikasketak baina izena aldatu egin zioten: aurrerantzean Ignacio Maria izango zen. 1956an lehen jaunartzea egin zuenen aita Caracasetik etortzea lortu zuen. Ikaskide izan zuen Fernando Fernandez Savater filosofoa eta idazlea. Donostiatik 1961an Bilbora aldatu zen aita eta sendi guztiarekin eta batxilergo ikasketak 1965an amaitu zituen Santiago Apostol ikastetxean. Urte berean aita Caracasen hil zen eta amak deitu egin zion Caracasera itzultzeko aitaren lekua betetzeko. Kontabilitate lana eginez Osiris izeneko garbiketako enpresan hasi zen eta aldi berean arratsaldez Universidad Católica Andres Bello izenekoan ekonomiazko ikasketak burutu zituen hiru urtez.

1981ean Caracasen ezkondu zen Maria Esther Solabarrieta Aznarrekin, Ondarroako alkate ohiaren Jose Maria Solabarrieta eta Eusko Jaurlaritzako kontseilari sozialistaren iloba. Seme alaba bi dituzte: Iker eta Naiara.

Euskal herritar abertzaletzat du bere burua baina legez, Venezuela eta Espainiar herritartasuna du.

1966an lanean eta ikasten ari zela Caracaseko Euskal Etxean politikagintzaz arduratzen hasi zen eta bereziki komunikazio eta zabalkundearen arloan: Euzko Gaztediko hileroko agerkariaren arduraduna bihurtu zen eta ondoren Caracaseko Euskal Etxeako Euzko Gaztedi erakundearen presidentea. 1969an Caracaseko Euskal Etxeako Iñaki Zubizarretak ixileko egitasmoa batean egitasmoan lan egitea proposatu zion, Radio Euzkadiko Irratsaioetan. Uhin laburrean egunero ordu erdiz emititzen zuen Txalupa goitizenez ezagutzen zen irratia. Jose Joaquin Azurza, Shell petrolio konpainiako injineruak antolatu zuen. 13 urtez funtzionatu zuen. Programak behin egin ondoren, Santa Lucia herrira eraman behar zen eta bertatik Ixaka Atutxa, gudari ohiak, antolatzen zituen emisioak. Proiektu honetan 30 pertsona ari ziren, Espainiako eguneroko politikagintza jarraituz eta aldi berean diruz ornitzen.

1970an eta bereziki Burgoseko epaiketaren garaian, Caracaseko Euskal Etxea atzerriko politikagintza abertzalerako gune garrantzitsua bihurtu zen. Testuinguru honetan eta politikagintzarako komunikazio arloan aritzen zenez gero, ikasketa unibertsitarioak aldatu egin zituen eta komunikazio sozialaren arloan burutu zituen ikasketa unibertsitarioak. Aldi beran, urtero Bilbora joaten zen bereziki Gabonetan eta aldi berean Pariseko Eusko Jaurlaritzako egoitzara ere joaten zen.

Azkenik, 1975ko abuztuan, Euskadira itzuli zen eta Juan Ajuriagerrarekin elkarrizketatu ondoren, EAJko komunikazio eta propagandaren arloetan lan egiten hasi zen, Bizkai Buru Batzarreko eta Euzkadi Buru Batzarreko bileretan ere parte hartzen zuelarik. Franco hil ondoren, Euzkadi aldizkariaren lehen alea editatu zuen eta ondoren aldizkariaren ardura hartu zuen. 1981ean hilerokoa egin zen.

1975ean, Alemaniara joan zen beste jelkide batzuekin CDU, Alemaniako kristau demokrata alderdiak ekintza politikoaren inguruan antolatu zituen ikastaroak burutzera. Harreman hauek ondoko urteetan ere iraun zuten. 1976ko apirilaren 1ean Euzkadi aldizkaria argitaratzen zegoenean Aberri Egunerako, Joseba Goikoetxea (ondoren ETAk hil zuena) eta Bingen Zubirirekin batera hiru egunez atxilotua izan zen.

1977ko otsailean Espainiako Europako Kristau Demokraten taldeak Europako Kristau Demokraten alderdien bilera antolatu zuen eta bertan egin zuen lehen hitzaldi publikoa. Aurretik Caracasen Centre Catalá izenekoan Lluis Companysen omenezkoa egin zuen aurreneko hitzaldi publikoa.

1977ko otsailean EAJ-PNVko Bizkai Buru Batzarreko kide izendatua izan zen. Presidentea Juan Ajuriagerra zen eta besteak beste honako hauek ere izan ziren: Xabier Arzalluz, Marcos Vizcaya, Iñigo Agirre, Sabin Zubiri, Sabin Intxaurraga, Kepa Sodupe, Juan José Pujana, González eta Josu Bergara. 1977ko hauteskundeen ondoren,Euzkadi Buru Batzarreko kide hautatua izan zen, Carlos Garaikoetxea Euzkadi Buru Batzarreko buru zelarik eta 1980 arte iraun zuen, harik eta Eusko Legebiltzarkide izan arte.

1977eko ekainean Alderdi egunaren egitasmoa proposatu zuen eta onartua izan ondoren, Aralarren burutu zen. Venezuelan alderdi politikoak alderdiaren eguna eratzen zuten, bertan ikusitakoa eta ikasitakoa EAJ-PN ren egitasmoa bihurtu zuen.

Espainiako Konstituzioaren eztabaida bertatik bertara jarraitu zuen eta ondoren Autonomiarako Estatutuarena. 1979ko urriaren 25rako Estatutuaren erreferendumean aldeko botoaren EAJ-PNV.ren kanpainaren arduradun izan zen. Horrez gain 1979ko urrian Jesús María Leizaola atzerriko Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren etorrera antolatu zuen.

1980an Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan legebiltzarkide hautatua izan zen. Eusko Legebiltzarrean EAJ-PNVko legebiltzarkide taldearen idazkaritzan izan zen. Gizarterako komunikabideen batzordeburu izan zen eta EITB sortu zenean lehen administrazio kontseiluko kide izan zen. Horrez gain ondoko gaietan ere parte hartu zuen: Euskadiko ereserkia, industria gaietan.

1986an Espainiako Parlamenturako legebiltzarkide Bizkaiko barrutian izan zen aukeratua. EAJ-PNVko zatiketan alderdian jarraitzen du eta bozeramaile izan zen Espainiako Parlamentuan. Ondoko urteetan ere hautatua atera zen: 1989, 1993, 1996 eta 2000. Ondoko batzordeetako kide zen Parlamentuan: Atzerri arazok, defentsa, Europako arazoak, industria eta Espainiako Irrati eta telebistakoa. Azken batean partaidetza aktiboa erakusten du Espainiako Parlamentuan.

Irakeko gerraren giroan, Espainiako Erregearekin tirabira bat izan zuen eta ondoren Errege etxearen inguruko gastuak eta jarraipen zehatza egiten du eta liburu bat argitaratu zuen: Una monarquía protegida por la censura.

2004ko hauteskundeetan Bizkaitik Senataria izan zen aukeratua eta Senatuko mahaiko idazkari iraunkorra izendatua izan zen. 2008an berriz izan zen aukeratua eta "Iberoameriketako arazoen" batzorde buru izan zen izendatua. 2011ko hauteskundeetan berriz Senataria aukeratua izan zen.

Kazetari, blogari, liburu argitaratzaile eta liburu idazle oparoa da. Euskal politikarien artean gehien idatzi eta argitaratzen duena da. Horrez gain, egunero idazten du bere bloga eta irakurle ugari ditu.

Liburu eta artikuluen gaiak hiru ataletan bana daitezke: Parlamentuan egindako ekintzabideaz, EAJ-PNVren historiari loturik, bereziki Eusko Jaurlaritza sortu zenekoa 1936an eta haren ibilbidea atzerrian 1979arte. 1936an erbesteratu ziren euskaldunen historian da aditua. Horrez gain, eguneko politikagintzari buruzko gaiak lantzen ditu eta bereziki Espainiako erregeari buruzkoa.

Argitaratzaile gisa bi ekimen aipagarri ditu: Juan Antonio Arcelairekin batera Idatz-Ekintza editoriala sortu zuen eta 12 liburu argitaratu ziren 1980 hamarkadan. Bestalde Iñigo Caminorekin "Memoria de un Pueblo en marcha" bilduma argitaratzen hasi zen EAJ-PNVren mendeurrena gogoratzeko. 11 liburu argitaratu zituzten, bereziki EAJ-PNVren historiari inguruan.

Liburu ugari argitaratu ditu eta horien artean ondokoak dira aipagarriak:

  1. Eusko Jaurlaritzari buruz:
    1. Al Servicio de la Justicia en Tiempo de Guerra. Germán Iñurrategui. Vitoria-Gasteiz ,Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco. 2005.
    2. Marcel Junod. Delegado del Comité Internacional de la Cruz Roja. Iñaki Anasagasti. Vitoria-Gasteiz, Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco, 2007.
    3. El Lehendakari en América. Viaje del Presidente del Gobierno Vasco D. Carlos Garaikoetxea a Panamá, Caracas y Bogotá. Vitoria Gasteiz, Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco. 1983.
    4. FEVA. Federación de Entidades Vasco Argentinas. Euzko Argentina Bazkun Alkartasuna. Vitoria-Gasteiz, Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco, 1984.
    5. Presencia Vasca en América. Jesús de Galíndez. Vitoria-Gasteiz, Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco. 1984.
    6. Alfredo Espinosa. Primer Consejero de Sanidad del Gobierno Vasco. 1903-1937. Omenaldia Vitoria-Gasteiz. Departamento de Sanidad y Seguridad Social. 1981.
    7. Eliodoro de la Torre. Primer Consejero de Hacienda del Gobierno Vasco. Vitoria-Gasteiz,Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco. 1984.
    8. Santiago Aznar Saratxaga. Primer Consejero de Industria del Gobierno Vasco. Vitoria-Gasteiz, Servicio Central de Publicaciones. 2001.
    9. El Primer Gobierno Vasco en el cincuenta aniversario de su Constitución. Vitoria-Gasteiz Servicio Central de Publicaciones. Departamento de Cultura y Turismo, 1986, 3 liburu.
    10. Iñaki Anasagasti-Koldo San Sebastian, Los años oscuros. El Gobierno Vasco. El exilio (1937-1941). San Sebastián, Editorial Txertoa. 1985.
  2. Gai politikoak:
    1. Agur Aznar. Memorias de un vasco en Madrid. Barcelona, Editorial Planeta. Temas de Hoy. 2004.
    2. Una Monarquía protegida por la censura. Madrid, Editorial Foca-Akal. 2006
    3. Extraños en Madrid. Madrid, Editorial Flor del Viento. 2010.
    4. Llámame Telesforo. Editorial Txalaparta. 2006.
    5. Iñaki Anasagasti, Josu Erkoreka. , Dos Familias Vascas: Areilza, Aznar. Editorial Foca. 2003.
    6. Iñaki Anasagasti, Josu Erkoreka, Jose Ramón Beloki. Somos Vascos. Deria Editors. 2005.