1967an Azkoitian (Gipuzkoa) jaiotako euskarazko idazlea.
Aita palentziarren semea, 22 urterekin euskara ikastea erabaki zuen. Lasaoko (Azpeitia) ur araztegian egiten du lan eta ipuinak idatzi ditu. Horietako bat Euskal idazleen ipuin erotikoak bilduman argitaratu zen (Txalaparta, 1998), eta bestea Gara egunkarian 2000. urtean.