Kontzeptua

Pop Rock Euskal Herrian

Aidanez Bidasoaren iparraldean musika jardute hiritarra mantsoagoa izan zen denboran Hego Euskadiko hiri industrializatuago eta kosmopolitagoetan baino. Peio Ospital eta Pantxoa Carrèrrek osatutako bikotea ezagunetakoa izan zen. Bere lehen diskoa 1969ean grabatu zuten Okzitaniako Tolosan, baino jite estetikoa beti gehiago izan da folka pop  baino, gehien bat  kantaria ere baden Manex Pagolak konposatutako kantekin. Iparraldeko beste bikotea bi Eñautek osatutako da: Etxamendi eta Larralde, orobat  folk liriko era herrikoiarekin. Baina Etxahun moduko jendeak saiatu ziren hain bukolikoa zen Iparraldeko kanta ondareari kutsu erritmiko handiago ematen, gazteak bereganatzen zituen pop frantsesaren gizarte bultzadarekin bat eginez, eta batez ere guztietan eragin handiena zuenean: Zuberoakoan. Errobi taldeak edo Niko Etxart eta bere Ximinorak-Minxoriak, jada 70. hamarkadan, saiakuntza giltzarriak izango dira Iparraldeko kanta herrikoia berritzeko bidean.

Iruñeak pop-rock lehen garai hau jarduera deigarriak bizitu zuen. “Jaialdi” jario bizia egon zen, adibide igande goizetako Gayarre antzokiko  programazioak. Herri Irratiko aretoak, fraide domingotarrena zena, edo inguruko moja eskolako areto nagusia, larunbata arratsaldeko kontzertuen tokia izan zen. Los Juniors rantxera ukituko pop musika jotzen zuten, kontuan izanik bere Faltzesko kantariaren Mexiko kantaren tonu altuak lortzeko abilezia, eta EP diskoren bat grabatu zuten. Condes dotoreei Bartzelonako Sirex taldearen aldeko jaidura nabaritzen zitzaien. Gazteagoak ziren Breks sasoi baten bertako etorkizun oparako taldea izan ziren. Los Duendes batere erreza ez den Beatlesen She´s A Woman abestia kantatzera  ausartzen ziren bere jatorriko hizkuntzan. Los Anakos, aitzinaldean neska bat zutelarik, eta Kataluniatik  inportatu teklista batekin gauza bera egiten zuten Rolling Stonesen Satisfaction kantarekin.

Joaquin Luqui Caparrosoko gazetari bizi eta aurrendariak asko lagundu zuen Iruñeako giroa mugitzen, zeinek El Pensamiento Navarro egunkari kontserbadore karlistan Ritmorama asteroko saila sortu zuen, beste lankideekin  irrati-saio aurreratuak egin zituen (Discofilia edo Requterritmo, baita ere Radio Requete karlistan) eta estatu osoko Disco Expres aldizkari eraginkorra bultzatu zuen lehena izan zena, Madrilen SER (Sociedad Española de Radiodifusión)  kateko El Gran Musical programan fitxatu zuten arte, jarraitu zuen kate irratian.