Aizkolariak

MINDEGUIA LABAYEN, Mikel

Ezkurran 1949an jaiotako aizkolari nafarra, Zubietako «Azkaretea» baserrian bizi dena. 1967ko gazteen txapelduna eta bi urte geroago bigarren kategoriakoa. Horrela hasi zituen bere erronkak lehen irudiekin, kategoria absolutuan postua lortuz. Horren barruan 1977an txapeldun izan zen, eta, gero, 1980an titulua berreskuratu eta, harrezkero, txapelketa guztietan txapeldun izan zen; 1986ko apirilaren 6an, zazpigarrena super-txalpeldun izan zen, benetako balio baten erakustaldiarekin. Iratiko pagoaren hamabi enborrak 34 minutu eta 11 segundotan moztu zituen, 1985eko errekorra hobetzeko.