Pintoreak

Mendizabal, Juan Luis

1928an Lekeition jaiotako pintorea. Urtebete baino ez zuela Zarautzera joan zen bizitzera.

Vicente Cobreros Uranga eta Ascensio Martiarenarekin ikasi zuen. Euskal Herriko eta Hego Amerikako paisaia bikain eta izaera handiz interpretatu du. Horrela, formatu txikiko margolanak egin ditu, oso dotoreak, bere heldutasun piktorikoa erakusten dutenak.

Bere obra sarritan ipini du ikusgai bakarka nahiz kolektiboki eta liburu askotako irudiak egin ditu, esate baterako, Nire Santiagoko bidea-Apuntes de peregrino izenekoan, 1989an argitaratu zena eta 2012an Zarautzeko Ispilu Arte Galeriak berrargitaratu zuena.


Art Aretoa

Bere obraren lagin bat Euskonews aldizkariaren 96 zenbakiko Art Aretoa atalean ikusi ahal da.