Legelariak

Mena eta Sobrino, Ignacio

1862an Iruñean jaiotako Juan Cancio idazlearen semea. Zuzenbide-ikasketak egin zituen. 1885ean Iruñeko udal fiskal kargua zuen. Irungo udal-epailea, Madrilgo Inclusa barrutiko fiskala, Espinosa de Henaresen oposizioagatik lehen auzialdiko epailea eta Grazia eta Justizia Ministerioko negoziatuburua izan zen. 1914ko irailaren 26an hil zen Madrilen. "La Avalancha" aldizkarian hainbat artikulu argitaratu zituen. La Batalla de Atapuerca eleberriaren egilea da. Literatura saiakera honek 1882ko Lehiaketan akzesita lortu zuen, Henrike I.aren babespean. Iruñeko Udala. F inprimategia. J. Isturiz, 1883, Iruñea.