Zuzendariak

Medem Lafont, Julio

Donostian 1958ko urriaren 21ean jaiotako zine Zuzendari gipuzkoarra.

Nerabezarotik zekarren bere bizitza artistikoa nabarmen zehaztu duen zinemarako zaletasun eta joera erromantikoa. Aldi horretan gauero bere aitaren kameraz jabetzen zen zinearen magia esperimentatzeko. Gainera, bere nortasunean betirako urratsa utzi zion amodiozko kamusada jasan izan zuen. Bere auzoko batez isiltasunean eta distantzian maitemindu zen. Eta horretara, luzaroan maitasun atsekabetuaren oinazea bizi izan zuen. Denboraren joanean neska hori bere anaietariko baten neska laguna izan zen. Izatez, bere lehen film laburretariko bat izan zen Fideosen (1979) azaltzen da. Gizakiaren burmuinaren azterketak, bere argi-ilunez, itsutzen zuenez Psikiatria ikastea erabaki zuen.

Azkenez, Medikuntzan eta Kirurgia Orokorrean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean 1985. Urtean. Bere zinearekiko grinak "La voz de Euskadi", "Casablanca" eta "Cinema 2002" bezalako aldizkarietan kritikak idaztera eraman zuen. Bere lehen laburrak, 35mmtan egindakoak laurogeiko hamarkadaren bigarren aldikoak dira. Patas en la cabeza (1985) filmarekin Bilboko Film Labur eta Zine Dokumentalaren Nazioarteko Zinemaldian Euskal Zinearen Saria lortu zuen. Las seis en punta (1987) filmarekin zinemaldi berean Telenorte Saria lortu zuen. Baina benetan Medem bere Vacas (1992,) lehen film luzearekin, familia biren arteko gatazkari jarraituz XIX. mendearen azkenean eta XX. mendearen hasieran euskal bailara baten girotutako melodrama azaltzen digun filmarekin ezagutaraztera eman zen. Medemen proposamenak sortzen duen liluragarritasuna, bere irudien edertasuna, metraje guztian zehar erakutsitako teknika erakustaldi aparta eta erromantikotasun ikaragarriak eta istorio guztia isurtzen duen emozioak kritikoak txundituta utzi zituen. Vacasek benetako sari mordoa ekarri zuen.

Turingo Zinemaldiak Filmik Hoberenari Saria eman zion. Tokioko Zinemaldian Urrezko Sari Nagusia lortu zuen. Zinemaren Britainiar Institutuak Kalitate Artistikoaren Saria eman zion. "El Mundo"ren Euskal Zineari Sarietan, Zuzendari Berririk Hoberenari eta Musikarik Hoberenari Sariak lortu zituen(1992). Eta 1992ko Goya Sarietan Medemek Zuzendari Berri Hoberenari Saria lortu zuen. 1993an xarmaz betetako komedia erromantiko iradokitzaile eta aldi berean zinemaldietan ere garaile izan zen La ardilla roja estreinatu zuen. Cannesgo Zinemaldirako Zuzendarien Hamabostaldirako (1993) hautatua izan zen eta bertan Gaztetasunaren Saria lortu zuen. "El Mundo"ren Euskal Zineari Sarietan ere lau sari lortu zituen, euren artean Filmik Hoberenari eta Zuzendaririk Hoberenari (1993) Sariak eta Bogotako Santafeko (1994) Zine Jaialdian Urrezko Elkarte Kolonbiar aurreko Saria ere jaso zuen. Stanley Kubrick zuzendari donostiarraren filmarekin liluratuta gelditu zen. Steven Spielberg, Kubrickek zirikatuta, Medemekin harremanetan jarri zen La mascara del zorro zuzentzea agintzeko.

Baina Medemek Hollywooden lan egiteko eskaintzari uko egin zion zeren proposamen horrek bere zinearen kontzepzio artistikotik erabat aldentzen zuen. Film hori azkenean Martin Campbellek egin zuen Antonio Banderas eta Catherin Zeta-Jonesek protagonista-betekizunak garatuz. 1996an Canneseko Zinemaldiaren atal ofizialean maisutasun tekniko nabarmenez egindako beste ikuste-ikuskizun liluragarri bat, Tierra, lehiaketara aurkeztu zuen. Medemek film honetan aurkakoak diren elementuen aurkakotasunaz dihardu (sexu-maitasuna, bizitza-heriotza, eromena-arrazoia) eta emaitza emozio-, misterio- eta edertasun-aldia da. Aurrekoizpena, proiektuan ez sartzeko aitzakiaren bat beti aurkitzen zuen Antonio Banderasi begira egotearren filma sarritan atzeratu beharra izan zenez, benetako buru-haustea izan zen. Nazkatuta, Medemek filmari nabarmen mesede egin zion erabaki argia izan zen protagonista papera Carmelo Gómezi ematea ebatzi zuen.

Tierrak Euskal Zineari "El Mundo" sarietako V. edizioan hiru sari lortu zituen. Bere laugarren film luzea, Los amantes del Círculo Polar (1998), berriz ere erromantikotasun harrigarriak jotakoa, bere bilbe aurkajarritako amodio giro gorabeheratsu baten oinarritzen zuen. Medem obsesionatu zuten gaiak -heriotza, sexua, maitasuna, izatasunaren joanean zoriaren indarra edo denboraren joan-etorria- emozioz eta lirikotasunez zamatutako irudi-uhar baten behin eta berriz jarioz agertzen ziren. Lehen aldiz leihatilan arrakasta garrantzitsu bat izan zuen eta gutxi batzuen zinemagilea izateari utzi zion. Filmak Goya sari bi irabazi zituen, Gasteizko Euskal Zinearen XV. Astean filmik hoberentzat aukeratua izan zen eta Euskal Zineari "El Mundo" Sarietan Gidoirik Hoberenari Saria lortu zuen. Baina filmaren amaiera zoritxarrekoak bere egilea oinazetu egin zuen. Hain izan zen hori horretara eze, bere andrazko protagonistari aukera berri bat eman zion eta Lucia izeneko pertsonaia bat haragitu zuen. Hori izan zen behin eta berriro errepikari ziren sexu-grina, maitasuna eta zoriarekiko itxaropena eta argitasunerako ibilbide eder eta definizio jasoko kamara digitalez filmatutako espainiar zinearen historian egindako lehen filma izanik bere hurrengo film luzea, Lucia y el sexo (2001), izan zenaren jatorria.

Gainera bere ibilbidean une horretara arte leihatilan izandako arrakastarik handiena lortutako filma izan zen, 2001aren amaieran milioitik gorako ikusle kopurua gainditu baitzuen. Besteak beste, 2001ean Goya sari bi lortu zituen, Dijoneko Latindar Zine-Jaialdian Filmik Hoberenari Epaimahaiaren Saria, Euskal Zinearen "El Mundo" X. Sarietan Publikoaren Saria, 2001eko filmik hoberena bezala "La navaja de Buñuel" Saria "Versión Española" telebista programaren publikoarentzako edo Seattleko Zinearen Nazioarteko Zinemaldian sari bi, Zuzendaririk Hoberenari Publikoaren -Golden Space Needle- Saria eta Zinemaldi horrek zinemagintza-maisu litezkeen izendatutako lau zuzendariri beraien filmak ofizioa menderatu eta ikuspegi orijinala erakusten dutenei ematen dien saria ere lortu zuen. Film honen ikaragarrizko arrakasta lortu ondoren, Medemek euskal gizarteko gatazkaren inguruan aurka jarritako alde guztien arteko elkarrizketarako eszenatoki simulatu bat sortu nahiez La pelota vasca, la piel contra la piedra-Euskal pilota, larrua harriaren kontra dokumentala Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuen.

Zentzu horretan filmak euskal politikaren esparruko funtsezko atal bik, E.T.A.k eta Alderdi Popularrak, parte hartzeari ezetza eman ziotenaren jatorrizko akatsa izan zuen. La pelota vasca zinemagintza-lan bikaina da eta bere planteamendua zintzo eta demokratikoa da. Zoritxarrez, espainiar nazionalismoaren zorrozkeriak Medemen elkarrizketarako ekimena errukirik gabe jazarri zuen. Hain da hori horretara ze, euskal zuzendariak behin behinekotasunez Aitor. La piel contra la piedra izenburudun film luzearen "anaia" zen alegiazko beste bat bertan behera utzi behar izan zuen eta bere arreba Ana, bere lanaren erakusketa bat zabaltzeko denek, Julio ere, begira egon zitzaizkiola trafiko istripu baten 2001ean hil zen artistaren oroimenari eskainitako omenaldi sentikorra zen Caótica Ana filma egin zuen. Filma, galera horren samina jasaten lagungarri izan zen erabateko gozagarri terapeutikoa izan zena, 2007an estreinatu zen.

200.000 ikusle baino gehiago joan ziren Caótica Ana filma ikustera. Espainian egiten den edozein estrainaldi erruz gainditu zuen kopuru horrek. Dena den, Los amantes del Círculo Polar eta Lucía y el sexo filmek izandako arrakastatik urrun kokatu zen. Zenbaki tristeak, beraz, jende gehiago bereganatzera bideratua zegoen film batzentzat. Jarraitzaileen erantzun eskasak eraginda Medem krisi sakonean murgildu zuen, kritika gogorrek areagotu zutena. Halako kolpea jasan ondoren hastapenera itzuli behar zuen ezinbestean eta Caótica Ana filmak atzerrian harrera hobea izateko irrikak bultzatuta zinea egiteko modua aldatu egin zuen. Hala, ingelesez filmatzeari ekin zion eta Espainiako Estatutik kanpo. Pericles y Aspasia film luzearen prestaketa, Grezia zaharrean kokatutako maitasun istorio bat, katarsi modukoa izan zen Medementzat, izan ere, ekintza girotzeko Greziako artearen eta filosofiaren lurraldean murgildu zen eta erabateko askapena topatu zuen. Edozein modutan ere, Room in Rome (Gela Erroman) izan zen aurrera egin zuen lehen proiektua, Matías Bize zuzendariaren En la cama filmean oinarritutako film kartsu eta erotikoa. Room in Rome filmaren inguruan polemika sortu zen artean estreinatu gabe zegoela, izan ere, sarean zuzendari euskaldunaren baimenik izan ez zuen (halaxe adierazi zuen Medemek) trailer bat agertu zen, zeina ilegala izateaz gain, zuzendariaren ibilbide zinematografiko berriari buruzko irudi nahasi eta doakoa eskaintzen baitzuen. Internet bidez han-hemenka zabaldu ziren sekuentziek filma pornografikoa iradokitzen zuten. Baina, berez, maitasun istorio eder eta zirraragarria da, zuzendariaren ohiko sentsibilitatez kontatzen dena.



  • El ciego (FL, Super-8, 1974)
  • El jueves pasado (FL, Super-8, 1977)
  • Fideos (FL, Super-8, 1979)
  • Si yo fuera poeta... (FL, Super-8, 1981)
  • Teatro en Soria (FL, Super-8, 1982)
  • Patas en la cabeza (FL, 35mm,1985)
  • Las seis en punta (FL, 35mm,1987)
  • Crónica de la Guerra Carlista-Karlistadaren Kronika 1872-1876 (1988) José María Tudurirena (zuzendari laguntzailea eta film luzeko lan-kopiaren muntatzailea)
  • Martín (FL, 1988) (7 huellas seriea)
  • El Diario Vasco (1989, publizitatea)
  • Vacas (1992)
  • La ardilla roja (1993)
  • Hola, ¿estás sóla? (1995) Iciar Bollaínena (gidoia)
  • Tierra (1996)
  • Airbag (1996), filmaren making off
  • Los amantes del Círculo Polar (1998)
  • Lucía y el sexo (2001)
  • Clecla (FL bideo digitalean, 2001)
  • La pelota vasca, la piel contra la piedra-Euskal pilota, larrua harriaren kontra (2003)
  • La pelota vasca (FL) ¡Hay motivo! proiektu kolektiboaren baitan (2004)
  • La culpa del alpinista (FL, 2004) Daniel Sánchez Arévalorena (gidoia)
  • ¿Qué tienes debajo del sombrero? Lola Barrera eta Iñaki Pañafielena (2006) (ekoizpena)
  • Uno por ciento, esquizofrenia (2006) Ione Hernandezena (ekoizpena, ideia originala eta muntaia)
  • Caótica Ana (2007)
  • En las ramas de Ana (2007, FL bideo digitalean)
  • Yo también (2009), Álvaro Pastor eta Antonio Naharrorena (ekoizpena),
  • Room in Roma-Habitación en Roma (2010)
  • Angulo, Jesús; Rebordinos, José Luís: Contra la certeza. El cine de Julio Medem, Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Festival de Cine de Huesca, 2005, 322 orr.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las personas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1999, 579 orr.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3.zenb, 1999, 407 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 272 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 2, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 311 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 3, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2009, 276 or.