Sendagileak

Marañon Posadillo, Gregorio

Euskal jatorridun (Madrid, 1887-Ibíd., 1960) espainiar literato humanista, historialari, zientzialari eta mediku handiak, Cajalen eta Madinabeitiaren ikaslea, Euskal Herriarekin harreman eta adiskidetasun sakona izan zuen.

Euskal intelektualitatearekin, bai 1936 urteaz aurretik zein gudaz geroztik ere, harremanak izan zituen. Baroja eta Zuloagaren adiskidea, gazte gaztetatik bisita egin zuen Euskal Herrira, batzuetan Gipuzkoan udara igaroz ere. Pio Baroja Espainiako Errege Akademian sartu ondoren, 1934an, Marañon izan zen eleberrigile donostiarraren sarrera hitzaldiari erantzutearen arduraduna.

Jose Berruezok hauxe dio: "residió en San Sebastián durante algunos veranos, y aquí contaba con agradecidos pacientes y con un pequeño grupo de amigos, admiradores de su obra e identificados con el espíritu liberal que caracterizaba su pensamiento y su acción. Tuve la suerte de formar parte de aquel entorno amistoso en el que destacaba el doctor Julián Bergareche, quien introdujo a Marañón en la tertulia de amigos que tenía lugar en la antigua biblioteca de la Diputación guipuzcoana. Allí, en el despacho de José Arteche, nos reuníamos con don Gregorio además del citado Mariano Ciriquiaín, Joaquín Yrizar, Fausto Arocena, Tomás Atauri, Gregorio Altube, los doctores Ignacio Barriola y Angel Irigaray, Antonio Valverde... que hizo un rápido apunte a tinta del rostro del doctor, apunte que durante muchos años tuvo Arteche en su oficina". Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen ingurukoa zenez 1958an Busca Isusirekin Zumarragan (Gipuzkoa) "Academia Errante" izenekoari hasiera eman zioten intelektualek 1958an omenaldia egin zioten. 1993an Nicolasa Praderaren La Cocina de Nicolasa liburuari euskal sukaldaritzari buruzko saiakera txiki baina ikaragarria egin zion. 1954an, hiriburu donostiarreko Gráficas Vaverdek, Berruezok dioen bezala bere zilarrezko ezteien urteurrenerako liburu bat argitaratu zuen. Eta gainera hauxe eransten du: "reuní un plantel de escritores afectos a Donostia -Pío Baroja, José María Salaverría, Romanones, Arteche, Iribarren, etc.- y don Gregorio colaboró con un cordial elogio, casi un requiebro, para San Sebastián, que así-"San Sebastián"- se titulaba su artículo". Marañonek euskal gaiaz idatzi zuen: El proceso del arzobispo Carranza "Boletín de la Academia de la Historia" izenekoan, 1950; Cajal, su tiempo y el nuestro, 1950; Notas sobre la vida y muerte de San Ignacio de Loyola, "Archivium Historicum Socirtatis Iesus" izenekoan argitaratua, XXV (1956); J. I. Tellechea e Idigorasen Fray Bartolome Carranza izeneko liburuari hitzaurrea, Madrid, 1962. 1933an, Iruñako Ateneoan Huarte de San Juan Doktoreari buruzko hitzaldia eman zuen. 1958an Tuterako (Nafarroa) udalak antolatutako Serveten heriotzaren IV mendemugako ekitaldietan Servet. Psicologia de una heterodoxia hitzaldia emanez parte hartu zuen. Baionako (Laburdi) "Bulletín du Musée Basque" izenekoarekin lankidetzan jardun zuen. 1987an, Toledon Marañoni bere jaiotegunaren mendeurrena zela eta ospatutako omenaldian Eduardo Chillidaren lan batez Cigarral de Menores-en oroigarri bat estreinatu zen.