Historialariak

Madinabeitia Aristegui, Miguel de

Idazle eta publizista gipuzkoarra, 1828an jaio eta 1903an hil zen.

Hogeita hamar urtez baino gehiagoz aritu zen Arrasateko Udaleko idazkari lanetan. Foru garaian hiribildu hau ordezkatu zuen, zaldun prokuradore gisa, Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Ikerketa historikoari eskainia, lan ugari idatzi zituen, batez ere Arrasateko historiari buruz, 1884-1901 bitartean "Euskal Erria"-n kolaboratuz; Nicolás de Soraluce, Antonio Trueba, Cánovas del Castillo eta P. Fita, besteak beste.