Pilota

LARUMBE, Fernando

Pala motzeko pilota jokalaria, Iruñean 1947ko otsailaren 19an jaioa. Jubenil mailako txapelduna (Nafarroa) 1963an. Bizkaiko Federazioaren koloreak defendatuz, Federazioen Txapelketan parte hartu du. 1970ean, irailaren 18tik 27ra Donostian egin zen Munduko VI. Pilota Txapelketan parte hartzeko hautatu zuten, 1974an Uruguaikoetan eta 1978an Biarritzekoetan. 1977tik, Fadurako kiroldegiko irakasle-lana eta emanaldiak tartekatu zituen (afizionatuen txapeldun izatera iritsi zen), harik eta, 1981ean, bi hankak hautsi zituen arte, Algorta eta Berango (Bizkaia) artean izandako auto-istripu izugarri batean. 1986ko otsailaren 29an Euskal Pilota Federazioek omenaldia egin zioten Zumaian (Gipuzkoa).